10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2022ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Leitzako Udalaren eta Anikote Leitza SL tokiko merkataritza sozietatearen 2023. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Leitzan, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2300054