10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2022ko abenduaren 27ko bilkuran, 2023. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2300053