10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2022ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Uharteko Udalaren eta haren menpeko erakunde Musika Patronatuaren 2023ko plantilla organikoa eta 2022ko abenduaren 31ko lanpostuen zerrenda. 2950/2022 espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharten, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2217598