10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2022ko azaroaren 17an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu da Udalaren 2023ko aurrekontua.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Funesen, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

2023KO AURREKONTUA, KAPITULU EKONOMIKOEN ARABERA LABURTUA:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 679.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 91.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.692.375,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.681.349,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 819.362,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 66.454,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.029.840,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.352.720,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.851.580,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 556.300,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 219.240,00 euro

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 50.000,00 euro

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro

Gastuak, guztira: 5.029.840,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2217620