10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2022ko azaroaren 17an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat hartzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontuaren laburpena, kapituluka, hauxe da:

DIRU SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 226.500,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 51.500,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 335.770,00 euro.

5.–Ondareko eta herri-lurren aprobetxamenduetako diru sarrerak: 79.230,00 euro.

7.–Kapital transferentziak eta bertze diru-sarrera batzuk: 302.000,00 euro.

Diru sarrerak, guztira: 1.005.000,00 euro.

GASTUAK:

1.–Langileen gastuak: 280.800,00 euro.

2.–Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 273.750,00 euro.

3.–Finantza-gastuak: 1.500,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 89.450,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 337.500,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 22.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.005.000,00 euro.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Etxalarren, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2217866