10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etaiuko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etaiun, 2022ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Jenaro Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L2217645