10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA ZARAITZU

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2022ko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Espartza Zaraitzun, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2217648