10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2023. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2023ko urtarrilaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen plantilla organikoa 2023. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak 271.ari buruz dioenari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2023. urteko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Donamarian, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2300273