10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ziraukiko Udalaren 2023ko plantilla organikoa.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, erabakiaren iragarki hau argitaratzen da eta espedientea jendaurrean paratzen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2300049