10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da bizilagunek nahiz interesdunek Udal Idazkaritzan azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, argitaratzen denetik hasita. Aditzera ematen da, jendaurreko epean alegaziorik jasotzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuarekin.

Ziraukin, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2300046