10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Oltza zendeako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik egiten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea amaitutakoan. Aurrekontua, behin betiko onartua, kapituluka laburtuta txertatuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oltza zendean, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2217848