2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Kasedako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2023ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Kasedan, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2217817