10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

582/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen deialdia onesten duena 2022-2023 ikasturterako. DDBN identifikazioa: 665671.

Deialdi honen helburua da aukera berdintasunaren printzipioa sustatzen laguntzea; izan ere, printzipio hori betetzeko dauden tresnarik eraginkorrenetako bat dira bekak eta laguntzak.

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu da onestea 2022-2023 ikasturterako hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen deialdia.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen deialdia 2022-2023 ikasturterako, I. eranskinaren oinarriekin bat.

2. Gehienez ere 445.000 euroko gastua baimentzea, 2023ko ekitaldian 2022ko gastu aurrekontuko "Hezkuntza berezirako laguntzak" izeneko 420004-42700-4809-322400 partidaren baliokidea izanen denaren kargura, baldin eta horretarako kreditu nahikoa eta egokia badago.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio Atalera, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Beka Bulegora, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Prestakuntza Bulegora eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

Jarraian adierazitako oinarriek hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen 2022-2023 ikasturteko deialdia erregulatuko dute, eta nahitaez bete beharko dira. Segidan aipatzen dira, batetik, hezkuntza bereziko beken xedea eta betebeharrak, eta bestetik, hezkuntzako laguntza behar duten ikasleentzako laguntzenak. Hirugarren atalean, bietarako oinarri komunak zehazten dira.

I.–Hezkuntza bereziko bekak

Lehen oinarria.–Onuradunak.

Hezkuntza bereziko bekak, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzan: beka hauen xedea da laguntza ematea behar duten eskatzaileei, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko (NHBBZ) ekipoek proposaturik, edozein maila edo gradutako ikasketak egitearen gastuak ordain ditzaten ondoren aipatzen direnetan. Zehazki hauek dira: hezkuntza bereziko ikastetxeak, hezkuntza bereziaren gela alternatiboak (GA), egokitzapen unitateetan edo autismoaren espektroko nahasmendukoak (EU/AEN), curriculum bereziko unitateak (CBU), Lanbide Heziketa bereziko zikloak (LHBZ) eta mugitzeko nahiz entzuteko desgaitasuna duten ikasleak lehentasunez integratzeko hezkuntza zentroak.

Beka hauek kontzeptu hauengatik eskatzen ahal dira:

–Jantokia.

–Garraioa.

–Bizilekua.

Bigarren oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren 2022-2023 ikasturterako beka eskatu behar da, aldez aurretik, baldin eta horretarako baldintzak betetzen badira. Baldintza horiek betetzen ez badira, edo beka horien epean salbuespenezko inguruabarrengatik betetzen ez badira, eskatzaileak beka aurkeztu ez izanaren arrazoia adieraziko du. Horretarako deialdi honetako V. eranskina bete behar du eta arrazoi hori behar bezala frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu; batzorde teknikoak baloratu beharko du arrazoi hori.

2. Beka horiek eskatzeko, berariazko hezkuntza premia bereziak aurkeztu beharko dira –lehen oinarrian kasu bakoitzerako aipatutakoak– eta, eskaera egiten den egunean, helbidea Nafarroan izan beharko da.

3. Adinari buruzko betebeharrak: ikasleek 3 eta 21 urte bitarte izan beharko dituzte 2022ko abenduaren 31n.

4. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira, bakar-bakarrik, apartatu honetan adierazitako kontzeptuetan 2022ko irailetik 2023ko ekainera egindako gastuak.

Hirugarren oinarria.–Onuradun izateko betebehar ekonomikoak.

1. Beka jaso dezakete 2021. urtean 15.000 euroko per capita errenta familiarra gainditu ez duten familia-unitateetako kideek, edo 2021. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztera behartuta egon ez direnek. Per capita errenta kalkulatzeko, familia-unitateko kideen errenta aitorpenen zerga oinarriak batuko dira, eta, hala badagokio, epailearen erabakiz ezkontidearen alde ordaindutako konpentsazio pentsioak deskontatuko dira (errenta aitorpenaren 507 eta 8841 laukien batura eta 511 laukia kenduta). Hori guztia familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz zatituko da. Familia-unitateko kide ez izan arren aitorpenean kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten kideen kasuan, pertsona horien errenta aitorpenaren zerga oinarriaren %50 baino ez da gehituko.

2. Betebehar hori ez da eskatuko hezkuntza bereziko ikastetxeetarako eskola garraioaren beken kasuan.

3. Salbuespen gisa, 1. puntuko betebehar ekonomiko hori ez da aintzat hartuko kasu hauetan: Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak (NHBZ) proposatuta, hezkuntza bereziaren gela alternatiboetan (GA) eta egokitzapen unitateetan edo autismoaren espektroko nahasmendukoetan (EU/AEN) eskolatuta dauden ikasleentzako jantokiko beken kasuan.

4. Aitortu beharrari dagokionez eta aurreko apartatuek aipatzen dituzten gainerako kontzeptuetarako, indarra duen legerian xedatutakoari lotuko zaio.

5. Eskaera aurkezten den egunerako, 2021. urteko diru-sarrera aitortuak asko murriztu badira, familia-unitatean errentak jasotzen dituzten kideetako bat hil delako edo lanerako ezintasun nahiz langabezia egoeran dagoelako, eskatzaileak hori espresuki adieraziko du eskaerari erantsitako orri batean eta, harekin batera, egoera berria frogatzen duten agiriak aurkeztuko ditu, deialdia ebazteko izendatutako batzorde teknikoak baloratu ahal izateko.

6. Onuradun izateko, eskatzailearen familia-unitateko kide guztiek zerga arloko betebeharrak egunean izan beharko dituzte, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan eskatzen diren betebehar guztiak bete.

7. Bekarako eskaera aurkezteak berekin dakar Hezkuntza Departamentuari baimena ematea ondareari eta errentei buruz behar dituen datuak lortzeko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez.

Laugarren oinarria.–Bekak. Gehieneko zenbatekoak.

1. Aurreko betebeharrak betez gero, hezkuntza bereziko bekak ematen ahal dira, kontzeptu hauengatik eta gehieneko diru kopuru hauek gainditu gabe:

a) Jantokia: 500 euro bitarte. Muga hori ez da kontuan hartuko hezkuntza bereziaren gela alternatiboetan (GA) eta egokitzapen unitateetan edo autismoaren espektroko nahasmendukoetan (EU/AEN). Nolanahi ere, familiek 199,50 euroko gastua hartuko dute beren gain.

b) Garraioa: 2.500 euro bitarte.

Eskola autobusa edo zerbitzu erregularreko garraioa erabiltzen direnean, zerbitzu hori erabiltzean sortutako benetako gastuaren arabera zehaztuko da zenbatekoa.

Gainerako kasuetan, honela kalkulatuko da garraiorako gastua: udalerrien arteko distantzia (km), bider distantzia hori egunero egin beharreko aldien kopurua (joan-etorria), bider ikastetxera joandako egunen kopurua (175 eskola egun, gehienez ere), bider 0,34 euro (km-aren kostua).

Garraiobidea ibilgailu partikularra bada eta bi eskatzailek edo gehiagok partekatzen badute, gasturako beka eskatzaile horien artean banatuko da.

c) Egoitza: 1.800 euro gehienez ere, baldin eta 30 kilometro baino gehiago badaude familiaren etxetik ikastetxera. Laguntza hori eta jantokiko beka bateraezinak dira.

2. Bekak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da. Beketan, dirulaguntza kalkulatzean kontuan izanen da zer muga zehaztu diren aurreko puntuetan modalitate bakoitzerako. Onartutako eskaera guztien zenbatekoak gainditzen badu deialdi honetarako baimendutako gehieneko gastua, salbuespen gisa, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradunen artean hainbanatuko da bekak emateko proposamenean.

Bosgarren oinarria.–Aurkeztu beharreko eskaera eta agiriak.

1. 2022-2023 ikasturterako bekak eskatzeko, www.nafarroa.eus web-orrian dagoen eskaera eredua bete beharko da (online eskaera). Kredentzial hauen bidez identifikatzeak ematen du hartarako sarbidea: ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, Cl@ve sistema edo Educa.

Beka eskaera aurkezteak berekin dakar hezkuntza administrazioei baimena ematea beste administrazio publiko batzuei edo edozein erakunderi informazioa eskatzeko, beka eskaera ebazteko beharrezkoak diren datu guztiak zehaztu, ezagutu eta egiazta ditzaten (identifikazio datuak, inguruabar pertsonalak, akademikoak eta familiakoak, eta errentari eta ondareari buruzko datuak).

Inprimaki horietan jarritako datu pertsonalak, eta bekak emateko eskatzen diren gainerako agiriak, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren ardurapeko fitxategi automatizatu batean sartuko dira.

Aipatu unitate organikoak edozein unetan erabil ditzake fitxategi horretako datuak, egiazkoak diren baieztatzeko.

Hezkuntza Departamentuak familia-unitateko kide konputagarrien datu ekonomikoak eta finantzarioak eskura ditzake Ekonomia eta Ogasun Departamentutik, transmisio elektronikoz, paperean edo euskarri informatikoan, betebehar ekonomikoen gaineko ezagutza osatzeko.

Datu guztiak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

Hezkuntza Departamentuak onuradunei buruzko identifikazio datuak eta haien ikasketei, beken zenbatekoei eta bekak eman edo ukatzeko kontzeptuei buruzkoak ematen ahal dizkie Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari, udalei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta ikastetxeei.

Beka eskaera bete eta ezarritako prozedura telematikoaren bidez igorri ondoren, aurkeztuta eta sinatuta geldituko da, ondorio guztietarako, eta ez da beharrezkoa izanen eskaera eredu hori (PDF fitxategia) paperean inprimatzea, ezta fisikoki inon aurkeztea ere.

Ez dira kontuan hartuko ezarritako aurkezpen prozesua betetzen ez duten eskaerak, telematika bidez beteta badaude ere.

Eskaerarekin batera, jatorrizko dokumentuak aurkeztuko dira, kalitate egokian eskaneatuta, ongi irakurtzeko moduan.

Beka aurkezten ahalko da, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, paperean. Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskaerari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Hezkuntza Departamentuko Erregistrora igorri baino lehen.

Edozein dela ere aurkezteko erabili den bidea, eskatzailearen ardura baino ez da eskaera behar bezala betetzea eta epe barruan aurkeztea.

Eskaera aurkezteko 20 egun balioduneko epea izanen da kasu guztietan, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta epe hori ezin izanen da luzatu.

2. Beken eskaerei agiri hauek erantsi behar zaizkie, ongi irakurtzeko moduan:

a) Aitaren, amaren edo tutorearen NAN/AIZren fotokopia. Agiri horiek ez dituzten eskatzaileen kasuan, pasaportearen fotokopia.

b) Etxebizitzan bizi den familia-unitateko kide bakoitzaren familia-liburuaren edo erregistro elektroniko indibidualaren fotokopia osoa. Ikaslearen gurasoak bereizirik edo dibortziaturik badaude edo tutoreak badauzka, ikaslea eskaera egin duenaren mende dagoela ziurtatzen duen agiria erantsiko zaio.

c) Eskatzailearen familia-unitateko kideek 2021ean aurkezturiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenen fotokopia osoa. Zaintza partekatua denean, bi gurasoen aitorpenen fotokopia.

d) Familiaren bizilekuaren ziurtagiri (erroldatze ziurtagiria) eguneratua; dokumentu honek hiru hilabeteko indarraldia du.

e) Eskatzailearen familia-unitateak ez badu egin 2021. urteari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, legez beharturik ez dagoelako, honako hau erantsi beharko zaio eskabideari:

e.1) Besteren konturako lanean ari direnen, pentsiodunen edo langabeen kasuan, 2021. urtean izandako diru-sarreren frogagiria, kasuan kasuko enpresak edo erakundeak luzatua.

e.2) Enpresaburuen, nekazarien eta profesional liberalen kasuan, 2021. urtean izandako diru-sarrera gordinen aitorpena.

f) III. eranskina.

g) V. eranskina: Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren MEC beka eskatu ez izanaren egiaztagiria.

h) Eskaera paperean aurkezten bada: beka eskatzeko inprimakia.

3. Edonola ere, eskatzen diren betebeharrak justifikatzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri osagarriak eskatzen ahal zaizkie eskatzaileei.

II.–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzak

Lehen oinarria.–Onuradunak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eskolatuta dauden eta honako hezkuntza laguntzako berariazko premia hauek dituzten ikasleentzako laguntzak:

–Desgaitasun intelektualari, AENri, komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasmendu larriari, entzuteko desgaitasunari, ikusteko desgaitasunari, mugitzeko desgaitasunari eta jokabidearen nahasmendu larriari lotutako hezkuntza premia bereziak.

–Heltze-atzerapena Haur Hezkuntzako etapan.

–Adimen gaitasun handia izateagatik ikastetxeko prestakuntza osatzeko jarduerak behar izatea.

–Hizkuntzaren eta komunikazioaren garapenaren nahasmenduagatik logopedia arreta behar izatea.

–Arreta-defizita (AFHN), arlo instrumentaletan ikasturte bateko edo gehiagoko curriculum atzerapena eragiten duena, baldin eta curriculuma indartzeko eta curriculumean sartzeko neurriak aplikatzen ari badira, eta Educan HEP-SCE gisa jaso bada.

–Ikasteko nahasmendua, larritasun maila ertain edo larrikoa, trebetasunetan ikasturte bateko edo gehiagoko curriculum atzerapena eragiten duena, betiere curriculumera sartzeko eta hura indartzeko neurriak aplikatzen ari badira, eta Educan HEP-SCE gisa jaso badira.

Kasu horietan guztietan, txosten psikopedagogikoa eta, kasua bada, txosten medikoa beharko da.

Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta derrigorrezkoaren ondoko hezkuntza etapetan, espresuki baztertzen dira:

–Lehen Hezkuntzako lehen zikloan teknika instrumentalak ikasteko laguntzak.

–Ospitaleko edo etxeko laguntza programak jasotzen dituzten ikasleentzako laguntzak.

–Logopedia laguntzak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, salbu eta, komunikatzeko eta hizkuntzaren nahasmendu larria duten ikasleak eta curriculum bereziko unitateetan (CBU) edo Bigarren Hezkuntzako hezkuntza bereziaren gela alternatiboetan (Bigarren Hezkuntzako GA) eta Lehentasunezko ikastetxeetan eskolatutako ikasleak, NHBBZren batzorde teknikoaren oniritziarekin.

–Logopediako arreta, ahotsaren eta erritmoaren nahasmenduetarako (disfoniak, toteltasunak...).

–Psikoterapiako tratamenduak, psikomotrizitateko tratamenduak, fisioterapiako tratamenduak edo optometriako tratamenduak. Eskolatik kanpoko bestelako tratamenduak.

Bakarrik Haur Hezkuntzako etapan psikomotrizitateko tratamenduak ere sartzen dira.

Kasu guztietan, laguntzatik kanpo geratzen dira ikastetxean bertan lantzen ahal diren arazoak, dela curriculuma egokituz, dela aniztasunarekiko arretarako ohiko edo ohiz kanpoko baliabide pertsonalen bidez.

2. Derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako ikasleentzako laguntza: desgaitasun psikikoa, sentsoriala edo mugitzeko desgaitasuna edo nahasmendu psikiatriko larriak dituzten ikasleentzat, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolaturik egon eta laguntza pedagogiko berezia edo egokitutako garraioa behar dutenean.

Honako hauek dira derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzak: Batxilergoa, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa, erdi mailako eta goi mailako Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak eta erdi mailako eta goi mailako kirol-irakaskuntzak.

Bigarren oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Horretarako baldintzak betetzen badira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren laguntza eskatua izatea 2022-2023 ikasturterako. Baldintza horiek betetzen ez badira, edo laguntza horien epean salbuespenezko inguruabarrengatik betetzen ez badira, eskatzaileak beka hori aurkeztu ez izanaren arrazoia adieraziko du, arrazoi hori behar bezala frogatzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, eta batzorde teknikoak baloratu beharko du arrazoi hori.

2. Laguntza horiek eskatzeko, ezinbestekoa da lehenengo oinarrian kasu bakoitzerako jasotzen diren berariazko hezkuntza premiak izatea eta eskaera egiten denean helbidea Nafarroan izatea.

3. Adinari buruzko betebeharrak:

a) Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztenentzako laguntzak jasotzeko, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn eskolatuta dauden ikasleek 3 eta 18 urte bitarte izan beharko dituzte 2022ko abenduaren 31n.

b) Derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzarako laguntzak jasotzeko, ikasleek 16 eta 21 urte bitarte izan beharko dituzte 2022ko abenduaren 31n.

4. Gastu diruz lagungarritzat joko dira, bakar-bakarrik, oinarri honetan adierazitako kontzeptuetarako 2022ko irailetik 2023ko ekainera egindakoak.

Hirugarren oinarria.–Onuradun izateko betebehar ekonomikoak.

1. Laguntza jasotzen ahal dute 2021. urtean familiaren per capita errenta 15.000 euro baino handiagoa izan ez duten familia-unitateetako kideek, edo 2021. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztera behartuta egon ez direnek. Per capita errenta kalkulatzeko, familia-unitateko kideen errenta aitorpenen zerga oinarriak batuko dira, eta, hala badagokio, epailearen erabakiz ezkontidearen alde ordaindutako konpentsazio pentsioak deskontatuko dira (errenta aitorpenaren 507 eta 8841 laukien batura eta 511 laukia kenduta). Hori guztia familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz zatituko da. Familia-unitateko kide ez izan arren aitorpenean kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten kideen kasuan, pertsona horien errenta aitorpenaren zerga oinarriaren %50 baino ez da gehituko.

2. Aitortu beharrari dagokionez eta aurreko apartatuek aipatzen dituzten gainerako kontzeptuetarako, indarra duen legerian xedatutakoari lotuko zaio.

3. Eskaera aurkezten den egunerako, 2021. urteko diru-sarrera aitortuak asko murriztu badira, familia-unitatean errentak jasotzen dituzten kideetako bat hil delako edo lanerako ezintasun nahiz langabezia egoeran dagoelako, eskatzaileak hori espresuki adieraziko du eskaerari erantsitako orri batean eta, harekin batera, egoera berria frogatzen duten agiriak aurkeztuko ditu, deialdia ebazteko izendatutako batzorde teknikoak baloratu ahal izateko.

4. Onuradun izateko, eskatzailearen familia-unitateko kide guztiek zerga arloko betebeharrak egunean izan beharko dituzte, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan eskatzen diren betebehar guztiak bete.

5. Laguntzarako eskaera aurkezteak berekin dakar Hezkuntza Departamentuari baimena ematea ondareari eta errentei buruz behar dituen datuak lortzeko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez.

Laugarren oinarria.–Laguntzak. Gehieneko zenbatekoak.

1. Aurreko betebeharrak betez gero, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzak ematen ahal dira, kontzeptu hauengatik eta gehieneko diru kopuru hauek gainditu gabe:

1.1. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikasleentzako laguntzak:

a) Hezkuntza premietarako laguntza: 1.300 euro bitarte.

b) Gaitasun handia dutenentzako laguntza: 700 euro bitarte.

c) Psikomotrizitateko tratamenduak, Haur Hezkuntzako ikasleentzat bakarrik: 1.300 euro bitarte.

d) Hezkuntza laguntzako ikastetxera joateko garraioa: 500 euro bitarte, bizilekutik 8 kilometrotik gorako distantzia badago.

1.2. Desgaitasuna izanik derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan ari diren ikasleentzako laguntzak:

a) Laguntza: 1.500 euro bitarte.

b) Hezkuntza laguntzako ikastetxera joateko garraioa: 500 euro bitarte, bizilekutik 8 kilometrotik gorako distantzia badago.

2. Laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da. Laguntzen kasuan, aurreko puntuetan modalitate bakoitzerako zehazten diren mugen barruan kalkulatuko da dirulaguntzaren zenbatekoa. Onartutako eskaera guztien zenbatekoak gainditzen badu deialdi honetarako baimendutako gehieneko gastua, salbuespen gisa, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa onuradunen artean hainbanatuko da laguntzak emateko proposamenean.

Bosgarren oinarria.–Aurkeztu beharreko eskaera eta agiriak.

1. 2022-2023 ikasturterako laguntzak eskatzeko, www.nafarroa.eus web-orrian dagoen eskaera eredua bete beharko da (online eskaera). Kredentzial hauen bidezko identifikazioak ematen du hartarako sarbidea: ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, Cl@ve sistema edo Educa.

Laguntza eskaera aurkezteak berekin dakar hezkuntza administrazioei baimena ematea beste administrazio publiko batzuei edo edozein erakunderi informazioa eskatzeko, laguntza eskaera ebazteko beharrezkoak diren datu guztiak zehaztu, ezagutu eta egiazta ditzaten (identifikazio datuak, inguruabar pertsonalak, akademikoak eta familiakoak, eta errentari eta ondareari buruzko datuak).

Inprimaki horietan jarritako datu pertsonalak, eta laguntzak emateko eskatzen diren gainerako agiriak, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren ardurapeko fitxategi automatizatu batean sartuko dira.

Aipatu unitate organikoak edozein unetan erabiltzen ahalko ditu fitxategi horretako datuak, egiazkoak diren baieztatzeko.

Hezkuntza Departamentuak familia-unitateko kide konputagarrien datu ekonomikoak eta finantzarioak eskura ditzake Ekonomia eta Ogasun Departamentutik, transmisio elektronikoz, paperean edo euskarri informatikoan, betebehar ekonomikoen gaineko ezagutza osatzeko.

Datu guztiak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

Hezkuntza Departamentuak onuradunei buruzko identifikazio datuak eta haien ikasketei, beken zenbatekoei eta laguntzak eman edo ukatzeko kontzeptuei buruzkoak ematen ahal dizkie Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari, udalei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta ikastetxeei.

Laguntza eskaera bete eta ezarritako prozedura telematikoaren bidez igorri ondoren, aurkeztuta eta sinatuta geldituko da, ondorio guztietarako, eta ez da beharrezkoa izanen eskaera eredu hori (PDF fitxategia) paperean inprimatzea, ezta fisikoki inon aurkeztea ere.

Ez dira kontuan hartuko ezarritako aurkezpen prozesua betetzen ez duten eskaerak, telematika bidez beteta badaude ere.

Eskaerarekin batera, jatorrizko dokumentuak aurkeztuko dira, kalitate egokian eskaneatuta, ongi irakurtzeko moduan.

Laguntza aurkezten ahal da, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, paperean. Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskaerari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Hezkuntza Departamentuko Erregistrora igorri baino lehen.

Edozein dela ere aurkezteko erabili den bidea, eskatzailearen ardura baino ez da eskaera behar bezala betetzea eta epe barruan aurkeztea.

Eskaera aurkezteko 20 egun balioduneko epea izanen da kasu guztietan, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta epe hori ezin izanen da luzatu.

2. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako eta desgaitasuna izanik derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan ari diren ikasleentzako laguntzen kasuan, honako agiri hauek erantsi beharko zaizkie laguntza eskaerei, ongi irakurtzeko moduan:

a) Aitaren, amaren edo tutorearen NAN/AIZren fotokopia. Agiri horiek ez dituzten eskatzaileen kasuan, pasaportearen fotokopia.

b) Etxebizitzan bizi den familia-unitateko kide bakoitzaren familia-liburuaren edo erregistro elektroniko indibidualaren fotokopia osoa. Ikaslearen gurasoak bereizirik edo dibortziaturik badaude edo tutoreak badauzka, ikaslea eskaera egin duenaren mende dagoela ziurtatzen duen agiria erantsiko zaio.

c) Eskatzailearen familia-unitateko kideek 2021ean aurkezturiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenen fotokopia osoa. Zaintza partekatua denean, bi gurasoen aitorpenen fotokopia.

d) Familiaren bizilekuaren ziurtagiri (erroldatze ziurtagiria) eguneratua; dokumentu honek hiru hilabeteko indarraldia du.

e) Eskatzailearen familia-unitateak ez badu egin 2021. urteari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, legez beharturik ez dagoelako, honako hau erantsi beharko zaio eskaerari:

e.1) Besteren konturako langileen, pentsiodunen edo langabeen kasuan, 2021. urtean izandako diru-sarreren frogagiria, kasuan kasuko enpresak edo erakundeak egina.

e.2) Enpresaburuen, nekazarien eta profesional liberalen kasuan, 2021. urtean izandako diru-sarrera gordinen aitorpena.

3. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikasleentzako laguntzen eskaerei honako agiri hauek ere erantsiko zaizkie:

a) IV. eranskina.

b) V. eranskina: Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren MEC beka eskatu ez izanaren egiaztagiria.

c) Laguntza emanen duen entitatearen txostena, programaren laburpena eta dagokion ikastetxearekiko koordinazioa aipatuta, eta laguntzaren kostuaren aurrekontua ziurtatzen duen agiria.

d) Eskaera paperean aurkezten bada: laguntza eskatzeko inprimakia.

4. Desgaitasuna izanik derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan aritzen diren ikasleentzako laguntza jasotzeko eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Laguntza pedagogikoa ematearen aldeko txostena, ikastetxeko orientazio departamentuak egina.

b) Minusbaliotasunaren kalifikazioaren ziurtagiria, desgaitasun psikikoaren, ikusteko, entzuteko edo mugitzeko desgaitasunaren gradua %33koa edo handiagoa dela adierazten duena.

c) Osasun ziurtagiria, ikasleak nahasmendu psikiatriko larria duenean.

5. Edonola ere, eskatzen diren betebeharrak justifikatzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri osagarriak eskatzen ahal zaizkie eskatzaileei.

III.–Oinarri komunak, hezkuntza bereziko beketarako eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzetarako

Lehen oinarria.–Deialdiaren izaera.

Beka eta laguntzetarako deialdi hau Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren deialdiaren osagarria da, eta, edozein administrazio edo entitate publiko nahiz pribatutatik beste beka bat eskuratuz gero, horren berri eman beharko zaio Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari.

Bigarren oinarria.–Organo eskudunak.

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiak emanen ditu hezkuntza bereziko bekak eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzak, ebazpen bidez, ebaluazio batzordeak egindako txostenaren arabera Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak ebazpen proposamena egin ondoren.

2. Batzorde horrek kide hauek izanen ditu:

a) Inklusio Ataleko burua.

b) Orientazio Bulegoko burua.

c) Hezkuntza Premien Bulegoko burua.

d) Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) zuzendaria.

e) Komunitatearentzako zerbitzuetako langile bat, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari (NHBBZ) atxikia.

f) Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikari batek (arlo juridikoa).

3. Hezkuntza Departamentuak, espedienteak berrikusi ondoren eta horietan agertzen diren datuak egiaztatzeko asmoz, dokumentazioa, txostenak edo argibide osagarriak eska ditzake, beharrezkoak badira.

Hirugarren oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1. Deialdi honetako bekak eta laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako edozein organok, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek helburu beretarako emandako beka eta laguntzekin.

2. Hala ere, emandako laguntzak, bakarrik edo beste dirulaguntza batzuekin baturik, ez du gaindituko onuradunek eginiko jardueraren kostua.

Laugarren oinarria.–Prozedura eta erreklamazioak.

1. Eskaeren balorazioa egin eta gero, Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, ebazpen baten bidez onetsiko du emandako eta ukatutako beken eta laguntzen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko da, jakinarazpen ondorioetarako, eta ikastetxeei eta eskatzaileei jakinaraziko zaie posta elektroniko bidez.

Gainera, emandako beken eta laguntzen zerrenda hori ikastetxean berean eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuan kontsultatzen ahalko da.

2. Behin-behineko balorazioarekin ados ez dauden eskatzaileek espedienteak berrikus ditzala eskatzen ahal diote Hezkuntza Departamentuko Inklusio Atalari. 10 egun balioduneko epea izanen dute horretarako, ebazpena Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiltzen ahal dute.

3. Ondoren, Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak proposatuta, ebazpen baten bidez onetsiko du emandako eta ukatutako beken eta laguntzen behin betiko zerrenda, bai eta aurkeztutako eta baietsitako erreklamazioen eta zuzenketen ondorioz egiten diren aldaketak ere. Ebazpena Nafarroako Gobernuaren web-orrian emanen da argitara, jakinarazpen ondorioetarako, eta posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie ikastetxeei eta eskatzaileei.

Gainera, emandako beken eta laguntzen zerrenda hori ikastetxean berean eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuan kontsultatzen ahalko da.

4. Onartu eta baztertutako beka eta laguntzen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bosgarren oinarria.–Beken eta laguntzen justifikazioa eta ordainketa.

1. Laguntzak eta bekak kobratzeko, onuradunek egindako gastuak eta ordainketak justifikatu beharko dituzte. Justifikazioa aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Jakinarazpena egiteko, emandako eta ukatutako beken eta laguntzen behin betiko zerrenda argitaratuko da Nafarroako Gobernuaren web-orrian. Justifikatzeko dokumentuak aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliko da. Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Garraio, jantoki eta egoitzako beken kasuan, ikastetxeak egindako ziurtagiria non adierazten baita ikaslea ikastetxera joan dela ordainketa eskatu den egunera arte, eta egunean dela behar diren zenbatekoen ordainketan.

Garraioaren kasuan, honela eginen da:

–Eskola autobusa: ordainketaren ziurtagiria, ikastetxeak egina, ordaindutako zenbatekoa zehaztuta.

–Zerbitzu erregularreko garraioa eta norberaren ibilgailua: bertaratutako egunen ziurtagiria, ikastetxeak egina.

–Taxia: zerbitzu horregatik ordaindutako fakturak emanen dira.

b) Laguntzen kasuan, laguntza zer ikastetxe edo profesional behar bezala egiaztatuk eman dion, hark egindako ziurtagiria, non honako hau jasotzen den: zer laguntza eman zaion, guztira zenbat saiotan, saio bakoitzaren iraupena, zer hilabetetan eman zaion eta guztira zenbat ordaindu den horregatik.

2. Beka eta laguntzak ordaintzeko baimena Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emanen da, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, eta eskatzaileari ordainduko zaio eskaeran adierazitako bankuaren bitartez.

3. Nolanahi ere, beken eta laguntzen azken ordainketa egiteko, oinarri honetan zehazten diren frogagiriak aurkeztu behar dira.

Seigarren oinarria.–Laguntzak itzultzea.

1. Onuradunek edozein unetan gal ditzakete hartutako laguntzak; horretarako, eskabidean adierazi ziren eta laguntza emateko oinarritzat hartu ziren datuen egiazkotasuna frogatzeko espedientea ireki beharko da. Espediente horri Hezkuntza Departamentuak emanen dio hasiera, eta hark ebatziko du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat etorriz.

2. Espedientearen ondorioz laguntza itzuli behar dela erabakiz gero, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, deusetan galarazi gabe eskatzaileak izaten ahal dituen erantzukizun administratibo, zibil eta penalak.

Zazpigarren oinarria.–Hezkuntzako etapa bakoitzerako gehieneko gastua.

445.000 euroko gehieneko gastua, honela banatuko da hezkuntzako etapen artean:

a) Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza: 260.000 euro.

b) Haur Hezkuntza: 165.000 euro.

c) Derrigorrezkoaren ondoko hezkuntza: 20.000 euro.

Kontuan hartuta deialdi honen helburua aukera berdintasunaren printzipioari laguntzea dela, etaparen batean soberakinik badago, gainerako etapetan erabiltzen ahalko da, oinarri honetan agertzen den lehentasun hurrenkerari jarraituz.

Zortzigarren oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita.

II. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena

Eskaera aurkeztuta eskatzaileak adierazten du:

1. Onartzen dituela beka edo laguntza deialdi honen oinarriak.

2. Jakin badakiela deialdi hau Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren deialdiaren osagarri dela, eta, edozein administrazio edo entitate publiko nahiz pribatutatik beste beka bat eskuratuz gero, horren berri eman beharko diola Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari.

3. Betebeharrak betetzea dela eta, ez dagoela dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren egoeretatik bakar batean ere, hau da:

–Ez dagoela gabetua, epai irmo bidez ezarritako kondenaren ondorioz, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukeraz.

–Ez duela eskatu konkurtsoaren deklarazioa edota ez dutela prozeduraren batean kaudimengabea deklaratu edota konkurtso batean partaide gisa deklaratu edota ez dagoela esku-hartze judizialaren mende edota desgaitua Konkurtsoei buruzko Legearen arabera, baldin eta konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaikuntza aldia bukatu ez bada.

–Ez duela bide eman Administrazioarekin egindako edozein kontratu behin betiko suntsitzeko, ebazpenaren kausaren errudun deklaratu izanagatik.

–Ez duela indarreko araudian ezarritako bateraezintasunik.

–Ez duela egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde batean.

–Ez dagoela gabeturik, ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, foru lege honetan edo tributuei buruzko lege orokorretan aurreikusitakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko aukeraz.

–Egunean dituela Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak eta zerga arlokoak, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

4. Datuak gaurkotzea dela eta, hitzematen duela adierazpen honetan zehazten diren laguntzen gainean gertatzen den edozein aldaketa departamentu honi adierazteko, idatziz, jakinarazten denetik 15 egun naturaleko epean, eta helburu bererako laguntza eskatu dien gainerako entitate publikoei ere adieraziko diela.

5. Eskaera honetan jasotako datuen egiazkotasuna dela eta, datu horiek egiazkoak direla, eta faltsuak edo okerrak izatearen ondoriozko erantzukizun oro bere gain hartzen duela.

6. Informazioa eskuratzea dela eta:

–Eskatzaileak baimena ematen diola, espresuki, deialdia egin duen administrazio unitateari telematika bidez lor ditzan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko datuak, bat etorriz Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 6. artikuluan ezarritakoarekin (2018ko 294. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 6koa) eta otsailaren 21eko 209/2003 Errege Dekretuan xedatutakoarekin (2003ko 51. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa). 209/2003 Errege Dekretuak erregistro eta jakinarazpen telematikoak eta, ziurtagiriak aurkeztu ordez, herritarrek egiten duten baliabide telematikoen erabilera arautzen ditu.

–Eskaera orrian adierazitako datuak fitxategi automatizatu batean erregistratzen ahal dira, horien kudeaketa eta tratamendu estatistikoa hobeki egiteko asmoz.

Nahi izanez gero, erabil ditzakezu datuetan sartzeko eskubidea, baita horiek zuzentzekoa, ezabatzekoa, tratamendua mugatzekoa, eramatekoa eta aurka egitekoa ere, zeinak ezarri baitira Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan.

7. Ez dagoela sartuta Nafarroako Foru Administrazioak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko beste dirulaguntza edo laguntza bat dela kausa irekitako diru itzulketa edo zehapen prozedura batean.

8. Badituela eskaerarekin batera aurkeztutako datu guztiak egiaztatzen dituzten jatorrizko frogagiriak, eta horiek ere aurkeztuko dituela horretarako errekerimendua egiten bazaio.

III. ERANSKINA, IV. ERANSKINA ETA V. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoa:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/hezkuntza-bereziko-bekak-eta-hezkuntza-laguntzako-berariazko-premiak-dituzten-ikasleendako-laguntzak

Iragarkiaren kodea: F2217525