10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Berriozarko 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik. Aurrekontua, behin betiko onetsia, kapituluz kapitulu laburtuta jasoko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2217644