10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

Nik, Joseba Otondo Bikondoak, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkateak,

legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2023ko urtarrilaren 2an, ebazpen hau eman dut:

Tokiko entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, ni udal mugapetik kanpora joatea aurreikusita dagoenez,

EBAZTEN DUT:

1. Lehen alkateorde Xabier Maia Etxeberriaren esku uztea alkatetza honen berezko eginkizunak, 2023ko urtarrilaren 3tik 6ra, biak barne.

2. Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta udalbatzari haren berri ematea egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

3. Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2300125