10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udalaren, Musika Eskolaren eta Jerusalemgo Ama Birjina zahar-egoitzaren plantilla organikoa 2023rako.

Aipatu espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta plantillaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2300279