10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

302/2022 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa 2021-2022 ikasturtean bukatu duten ikasleei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak emateko.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aldeko txostena egin du heziketa zikloa 2021-2022 ikasturtean bukatu duten ikasleei hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak emateko deialdiari dagokionez, bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluko 1. puntuan eta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduan xedatuarekin; foru agindu horiek arautzen dituzte, hurrenez hurren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkien sari bereziak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen 2021-2022 ikasturteko sari bereziak emateko deialdia. Ebazpen honen 1. eranskinean jaso da.

2. Onestea Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen 2021-2022 ikasturteko sari bereziak emateko deialdia. Ebazpen honen 2. eranskinean jaso da.

3. 10.000 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastu aurrekontuko "Sariak eta Lehiaketak" izeneko 422001 43100 2268 322E00 partidaren baliokide gisa 2023ko gastu aurrekontuan gaitzen den partidaren kargura, kreditu egokia eta nahikoa baldin badago. Hala ere, izangaiek eskabideak aurkeztu eta horiek baloratu ondoren, 2023an handitu liteke sari berezien deialdiko gastu guztiak estaltzeko behar den zenbatekoa.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Kualifikazioen eta Proiektuen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta sari berezien deialdi honen xedeko ikasketak emateko baimena duten ikastetxe publiko zein pribatuetara.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 23an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Lanbide Heziketako sari berezien deialdiaren oinarriak

1. Deialdia egiten da hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen oinarrizko, erdi eta goi mailetako Lanbide Heziketako sari bereziak, 2021-2022 ikasturteari dagozkionak, emateko, martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren arabera. Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketen sari bereziak arautzen dituen azaroaren 13ko 109/2018 Foru Aginduak aldatu du aipatutako 29/2013 Foru Agindua.

2. Hezkuntza Departamentuak sari hauek emanen ditu:

a) Sari berezi bat Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

b) Sari berezi bat Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

c) Sari berezi bat Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloen barrenean lanbide arloen honako multzo hauetako bakoitzerako:

–"Administrazioa eta Kudeaketa", "Merkataritza eta Marketina", "Informatika eta Komunikazioak" eta "Arte Grafikoak" lanbide arloetako Oinarrizko LHko zikloak: Administrazio Zerbitzuak, Arte Grafikoak, Merkataritza Zerbitzuak, Bulegoko Informatika.

–"Nekazaritza", "Ostalaritza eta Turismoa", "Irudi Pertsonala", "Elikagaien Industriak" eta "Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza" lanbide arloetako Oinarrizko LHko zikloak: Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jarduerak, Nekazaritzako Lorezaintza eta Lore-konposizioak, Sukaldaritza eta Jatetxeak, Ile-apainketa eta Estetika, Elikagaien Industriak, Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketa.

–"Eraikuntza eta Obra Zibila", "Elektrizitatea eta Elektronika", "Fabrikazio Mekanikoa", "Instalazioa eta Mantentze-lanak", "Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa" eta "Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak" lanbide arloetako Oinarrizko LHko zikloak: Eraikinen Zaharberritze- eta Mantentze-lanak, Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazioa eta Muntaketa, Metalezko Elementuen Fabrikazioa, Zurgintza eta Altzarigintza, Ibilgailuen Mantentze-lanak.

3. Deialdian parte hartzen ahalko dute Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi eta goi mailetako zikloetako ikasleek, baldin hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketak 2021-2022 ikasturtean egin eta bukatu badituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe baimenduetan, izan publikoak nahiz pribatuak, eta martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 4. artikuluan (azaroaren 13ko 109/2018 Foru Aginduak emandako testuaren arabera) ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

4. Sari berezia eskuratu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute, aipatutako martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 6. artikuluan (azaroaren 13ko 109/2018 Foru Aginduak emandako testua) xedatutakoaren arabera behar den dokumentazioa eta eskabidea aurkeztuz. Eskaerak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio, aurreko atalean adierazitako agiriekin batera, eta honela aurkezten ahalko dira:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikaz, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 18tik 27ra bitarte izanen da (biak barne).

5. Sari berezien deialdi honetan izena emateko eskaerak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Lanbide Heziketako sari bereziak" izeneko tramite fitxan ageri den ereduari jarraituko dio, zeina helbide honetan baitago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Premios-Extraordinarios-de-Formacion-Profesional-y-Artes-Plasticas-y-Diseno

Orobat, aipatutako tramite fitxan aurkitzen ahalko da Lanbide Heziketako ikasketen sari berezien deialdi honi buruzko informazio guztia.

6. Sari berezien deialdietan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak. 2023ko otsailaren 1ean, aurreko apartatuan aipatutako tramite fitxan behin-behineko zerrenda hauek argitaratuko dira:

–Onartuen behin-behineko zerrenda, alfabeto-ordenan, betebehar guztiak frogatu dituztenak eta oinarrizko mailako sari berezien deialdian parte hartzen dutenak.

–Onartuen behin-behineko zerrenda, alfabeto-ordenan, betebehar guztiak frogatu dituztenak eta erdi mailako sari berezien deialdian parte hartzen dutenak.

–Onartuen behin-behineko zerrenda, alfabeto-ordenan, betebehar guztiak frogatu dituztenak eta goi mailako sari berezien deialdian parte hartzen dutenak.

–Baztertuen behin-behineko zerrenda, alfabeto-ordenan; horretan eskatuko zaie betebeharrak zuzentzeko.

7. Zerrenda horien aurka erreklamazioak eta zuzenketak aurkezten ahalko dira 2023ko otsailaren 2tik 6ra bitartean:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikaz, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

Erreklamatzeko epean dokumentazioa zuzentzen ez bada, eskaera ez da onartuko, eta ezin izanen da parte hartu uneko sarien deialdian.

8. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak egiteko epea igaro ondoren, modu berean argitaratuko dira Lanbide Heziketako sari berezien deialdian parte hartzen duten pertsonen behin betiko zerrendak, bai eta betebeharrak ez frogatzeagatik onartu ez diren pertsonen behin betiko zerrendak ere.

9. Sari berezien deialdian norgehiagokako araubidea erabiliko da. Sariak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emanen ditu, hautapen batzordeak proposaturik. Horretarako, heziketa zikloko ikasketa espedientean agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan, eta, berdinketa izanez gero, beste merezimendu batzuei emandako puntuazioa.

10. Honela gauzatuko da norgehiagokako araubidea:

a) Sariak heziketa zikloan azken kalifikaziorik handiena lortu duten parte-hartzaileei emanen zaizkie. Kalifikazio hori bi dezimalekin emanen da.

b) Berdinketa izanez gero, honako atal hauek baloratuta lortzen den puntuazio handiena kontuan hartuz ebatziko da:

–Hizkuntza ikasketak. Hizkuntzen maila egiaztatzeko, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan.

Egiaztatzen den hizkuntza bakoitzean, A2 maila edo baliokidea 0,2 punturekin baloratuko da; B1 maila edo baliokidea 0,5 punturekin; B2 maila edo baliokidea 1 punturekin; eta C1 maila, C2 maila edo baliokidea 1,5 punturekin.

–Atzerriko prestakuntza egonaldiak. Atzerriko prestakuntza egonaldietan emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatuak badira: 0,1 puntu. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

–Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza. 0,05 puntu emanen dira administrazio publiko batek edo berak baimendutako entitate batek ziurtatutako ikastaroetan egindako 10 orduko. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

–Beste prestakuntza batzuk: aurkezten diren sari bereziaren ikasketak baino maila akademiko txikiagoko lanbide ikasketak amaitu dituztela egiaztatzen duten pertsonek, 0,5 puntu eskuratuko dute egiaztatutako titulu bakoitzeko. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

c) Berdinketak badirau, hautapen batzordeak curriculumean aurkeztutako eta frogatutako beste alderdi aipagarri batzuk hartuko ditu kontuan, esate baterako, lan esperientzia, sariak, bekak edo beste batzuk. Ez dira kontuan hartuko aipatutako merezimenduak.

11. Sari berezia lortzen duten ikasleei honako hauek emanen zaizkie:

a) Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofiziala eta saria frogatzen duen diploma; saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.

b) Diru-kopuru bat, honako zenbateko hauena, saria zein mailari dagokion:

–Goi mailako sari berezia: 300 euro.

–Erdi mailako sari berezia: 250 euro.

–Oinarrizko LHko sari berezia: 200 euro.

Sariak ordainduko dira 2023ko gastu aurrekontuan gaitzen den 2022ko gastu aurrekontuko "Sariak eta Lehiaketak" izeneko 422001 43100 2268 322E00 partida baliokidearen kargura, kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

12. Sari berezia lortzen duten lanbide heziketako goi mailako ikasleek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak antolatzen duen Lanbide Heziketako Sari Nazionalen deialdian parte hartzen ahalko dute, uztailaren 15eko EDU/2128/2011 Aginduan jasotzen den bezala.

13. 2021-2022 ikasturteko sari bereziak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez esleituko dira, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. ERANSKINA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari berezien deialdiaren oinarriak

1. Deialdia egiten da Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi eta goi mailetako ikasketen sari bereziak, 2021-2022 ikasturteari dagozkionak, emateko, azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduaren arabera. Foru agindu horren bidez arautu ziren Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

2. Hezkuntza Departamentuak sari hauek emanen ditu:

a) Sari berezi bat Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen goi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

b) Sari berezi bat Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

3. Deialdian parte hartzen ahalko dute erdi eta goi mailetako ikasleek, baldin Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak 2021-2012 ikasturtean egin eta bukatu badituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe baimenduetan, publikoak nahiz pribatuak izan, eta azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

4. Sari berezia eskuratu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute, aipatutako azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduaren 6. artikuluaren arabera behar den dokumentazioa eta eskaera aurkeztuz. Eskaerak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio, aurreko atalean adierazitako agiriekin batera, eta honela aurkezten ahalko dira:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikaz, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 18tik 27ra bitarte izanen da (biak barne).

5. Sari berezien deialdi honetan izena emateko eskabideak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak" izeneko tramite fitxan ageri den ereduari jarraituko dio, zeina helbide honetan baitago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Premios-extraordinarios-de-ensenanzas-profesionales-de-artes-plasticas-y-diseno

Orobat, aipatu tramite fitxan aurkitzen ahalko da sari berezien deialdi honi buruzko informazio guztia.

6. Sari berezien deialdietan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak. 2023ko otsailaren 1ean, aurreko apartatuan aipatutako tramite fitxan behin-behineko zerrenda hauek argitaratuko dira:

–Onartuen behin-behineko zerrenda, alfabeto-ordenan, baldintza guztiak frogatu dituztenak eta erdi mailako sari berezien deialdian parte hartzen dutenak.

–Onartuen behin-behineko zerrenda, alfabeto-ordenan, baldintza guztiak frogatu dituztenak eta goi mailako sari berezien deialdian parte hartzen dutenak.

Baztertuen behin-behineko zerrenda, alfabeto-ordenan; horretan eskatuko zaie betebeharrak zuzentzeko.

7. Zerrenda horien aurka erreklamazioak eta zuzenketak aurkezten ahalko dira 2023ko otsailaren 2tik 6ra bitartean:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikaz, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

Erreklamatzeko epean dokumentazioa zuzentzen ez bada, eskaera ez da onartuko, eta ezin izanen da parte hartu uneko sarien deialdian.

8. Erreklamazioak eta/edo zuzenketak egiteko epea igaro ondoren, modu berean argitaratuko dira Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen sari berezien deialdian parte hartzen duten pertsonen behin betiko zerrendak, bai eta betebeharrak ez frogatzeagatik onartu ez diren pertsonen behin betiko zerrendak ere.

9. Sari berezien deialdian norgehiagokako araubidea erabiliko da. Sariak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emanen ditu, hautapen batzordeak proposaturik. Horretarako, heziketa zikloko ikasketa espedientean agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan, eta, berdinketa izanez gero, beste merezimendu batzuei emandako puntuazioa.

10. Honela gauzatuko da norgehiagokako araubidea:

a) Sariak heziketa zikloan azken kalifikaziorik handiena lortu duten parte-hartzaileei emanen zaizkie. Kalifikazio hori bi dezimalekin emanen da.

b) Berdinketa izanez gero, honako atal hauek baloratuta lortzen den puntuazio handiena kontuan hartuz ebatziko da:

–Hizkuntza ikasketak. Hizkuntzen maila egiaztatzeko, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan.

Egiaztatzen den hizkuntza bakoitzean, A2 maila edo baliokidea 0,2 punturekin baloratuko da; B1 maila edo baliokidea 0,5 punturekin; B2 maila edo baliokidea 1 punturekin; eta C1 maila, C2 maila edo baliokidea 1,5 punturekin.

–Atzerriko prestakuntza egonaldiak. Atzerriko prestakuntza egonaldietan emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatuak badira: 0,1 puntu. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

–Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza. 0,05 puntu emanen dira administrazio publiko batek edo berak baimendutako entitate batek ziurtatutako ikastaroetan egindako 10 orduko. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

–Bestelako prestakuntza: beste ikasketa batzuk burutu dituztela egiaztatzen dutenei 0,5 puntu emanen zaizkie egiaztatutako titulu bakoitzeko, egindako zikloarekin zerikusia badute, eta zerikusirik ez badute, berriz, 0,2 puntu egiaztatutako titulu bakoitzeko. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

c) Berdinketak badirau, hautapen batzordeak curriculumean aurkeztutako eta frogatutako beste alderdi aipagarri batzuk hartuko ditu kontuan, esate baterako, lan esperientzia, sariak, bekak edo beste batzuk.

11. Sari berezia lortzen duten ikasleei honako hauek emanen zaizkie:

a) Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofiziala eta saria frogatzen duen diploma; saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.

b) Diru-kopuru bat, honako zenbateko hauena, saria zein mailari dagokion:

–Goi mailako sari berezia: 300 euro.

–Erdi mailako sari berezia: 250 euro.

Sariak ordainduko dira 2023ko gastu aurrekontuan gaitzen den 2022ko gastu aurrekontuko "Sariak eta Lehiaketak" izeneko 422001 43100 2268 322E00 partida baliokidearen kargura, kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

12. Sari berezia lortzen duten Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako zikloetako ikasleek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak antolatzen duen Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen Sari Nazionalen deialdian parte hartzen ahalko dute, uztailaren 29ko ECD/1611/2015 Aginduan jasotzen den bezala.

13. 2021-2022 ikasturteko sari bereziak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez esleituko dira, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iragarkiaren kodea: F2217721