10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Arroizko Udalak, 2022ko abenduaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen esleitzea ondotik azaltzen diren karguen ordainsari eta bilkura-sarien zenbatekoak, bai eta beren jardunean izandako benetako gastuengatiko kalte-ordainen zenbatekoak ere. Hori guztia, arau hauei jarraituz: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. eta 75 bis) artikuluak, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluarekin (toki-korporazioetako kideen dedikazio eta ordainsariei dagokienez) eta Sektore publikoaren esparruko ordainsarien arloan premiazko neurriak onesten dituen urtarrilaren 21eko 2/2020 Errege Lege-dekretuaren 18. artikulua. Hona hemen:

–Ordainsariak:

2022an esleitutako zenbatekoa %2,50 igotzea, kargu hauen ordainsari gisa:

Alkatea: Dedikazio partzialeko araubidean jardungo du. %50eko lanaldia izanen du, eta urteko ordainsari gordina 18.300,00 eurokoa izanen da, hamalau hilekotan ordainduta, gehi Gizarte Segurantzari dagozkion enpresa-kuotak.

–Bilkura-sariak:

2023an, 2022rako esleitutako zenbateko berari eustea, honako kargu hauen bilkuretara joateagatik:

Beren karguan dedikazio esklusiboko araubiderik nahiz lanaldi partzialik gabe aritzen diren zinegotziei 250 euro gordin emanen zaizkie ohiko osoko bilkuretara joateagatik (bat, bi hilean behin) eta 87,32 euro gordin, berriz, osoko bilkura berezietara joateagatik.

–Kalte-ordainak:

Joan-etorriengatik: Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioendako ezartzen den zenbatekoa.

Gainerako gastuetan, ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.

Alkatearen ordainsari horiek eta zinegotziek osoko bilkuretan parte hartzeagatik jasoko duten zenbatekoa 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2217613