10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2022ko abenduaren 1ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontuen espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Arroitzen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2217611