10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen onestea, besteak beste, Udalaren 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Arbizun, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2300064