10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Ebazpen honen akats zuzenketa: 578/2022 Ebazpena, abenduaren 14koa, Lesakako alkateak emana, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 30ean, argitaratu zen Alkatetzaren 578/2022 Ebazpena, abenduaren 14koa, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hartan akatsa aurkitu denez, zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

"-7.3.2. Ez dira aintzat hartuko, ez eta baloratuko ere, 7.2.9. oinarrian horretarako ezartzen den epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (basozaina)".

Honela behar du:

"7.3.2. Ez dira aintzat hartuko, ez eta baloratuko ere, 7.2.8. oinarrian horretarako ezartzen den epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako ofiziala (basozaina)".

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Ladis Satustregi Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2300264