10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

268/2022 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egiten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 133. artikulutik 139. artikulura bitarte, ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko prozesua arautzen du. Abenduaren 29ko 3/2022ko Lege Organikoan zuzendariak izendatzeko prozesuen arauak aldatu ziren eta, horregatik, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Agindua onetsi zen, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematen dituena. Foru agindu horretan, lehen aipatutako aldaketak jasotzen dira, araua Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza testuingurura egokituta.

Orain, ebazpen honen bidez, Hezkuntza Departamentuari dagokio Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egitea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematen dituen Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera.

Ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko, merezimendu lehiaketa eginen da ikastetxeak eskaintzen duen irakaskuntzaren bat ematen duten karrerako funtzionarioen artean, eta baloratuko dira izangaiek aurkeztutako merezimenduak eta zuzendaritza proiektua. Hautapenak beteko ditu berdintasun, publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak, eta batzorde batek eginen du, zeina osatuko baitute Hezkuntza Departamentuaren ordezkariek eta hezkuntza komunitatearen ordezkariek.

Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe batzuetan zuzendari karguak hutsik gelditu direnez gero, kargu huts horiek betetzeko merezimendu lehiaketa baterako deia egin beharra dago, hutsik gelditu direnak eta izendapen berezien bidez bete direnak sartuta.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deialdiaren oinarriak, jarraian ageri direnak, onestea.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpena eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Prestakuntza eta Kalitate Atalera eta Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENPEKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK HAUTATU ETA IZENDATZEKO MEREZIMENDU LEHIAKETARAKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Parte hartzeko betebeharrak.

1. Merezimendu lehiaketan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Irakaskuntzako funtzio publikoan gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea karrerako funtzionario gisa.

b) Organikoki eta funtzionalki Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko karrerako funtzionarioa izatea eta Hezkuntza Departamentuarentzat zerbitzuak ematen aritzea.

c) Bost urtez karrerako funtzionario gisa irakasle lanetan aritu izana, helburu den ikastetxeak eskaintzen duen irakaskuntzaren batean. Ondorio horietarako, Hezkuntza Orientazioko espezialitatea duten irakasleei kontuan hartuko zaiena da bost urtez karrerako funtzionario gisa beren espezialitatearen berezko lanetan aritu izana.

d) Ikasle guztien eskola arrakasta lortzera bideratutako zuzendaritza proiektu bat aurkeztea. Proiektu horrek, gutxienez, honako hauek bildu behar ditu: ikastetxearen egoeraren azterketa; aurkeztutako proiektuak zer erlazio duen hezkuntza proiektuarekin eta, hala badagokio, plan estrategikoarekin edo urte anitzeko planarekin; helburuak eta horiei dagozkien adierazleak; planak eta jarduera ildoak helburu horiek lortzeko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzeko neurriak barne; eta proiektu hori ebaluatzeko prozedurak. Ikastetxearen egungo zuzendaritzak antolatuko du eskatzaileentzako dokumentu instituzionaletarako sarbidea; eskatzaileek beren burua identifikatu beharko dute, eta parte hartzeko eskaeraren egiaztagiria aurkeztu.

e) Zuzendaritza taldeko gainerako kideak proposatzea, interesdunek onartuta.

f) D ereduko ikasketak bakarrik ematen dituen ikastetxe bateko zuzendarigaien kasuan, EGA titulua edo baliokidea izatea.

g) Beharrezko espezialitatea izatea, helburu den ikastetxeko plantillan dagoena, ikastetxe horretan behar adina irakastordu eduki ahal izateko.

h) Zuzendari kargutik kendua ez izana, karguaren eginkizunen ez-betetze larriagatik.

i) Oraindik ezereztu gabeko diziplinazko zehapenik ez izatea.

j) Hautatutako izangaiek zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa bat gainditu dutela egiaztatu beharko dute, abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Aginduaren 10.6 artikuluan ezarritakoaren arabera. Egiaztapen hori hautatutako izangaien ebazpena argitaratu ondoren aurkezten ahalko da, aipatu artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere izendapen eguna baino lehen.

2. Haur Hezkuntzako berariazko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, arte irakaskuntza profesionalak, kirolekoak eta hizkuntzakoak ematen dituztenetan eta zortzi irakasle baino gutxiago dituzten helduentzako ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuak oinarri honen 1. apartatuko a) eta c) letretan ezarritako betebeharrak betetzetik salbuesten ahalko ditu hautagaiak.

3. Oinarri honen 1. apartatuko baldintza guztiak, merezimenduak bezala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira. Salbuespen bakarra j) letrako baldintza da, zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa bat edukitzearen gainekoa, izendapenaren aurretik bete behar baita, ez ordea prozesuan parte hartzeko.

Bigarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Prozeduran parte hartu nahi dutenek telematikoki egin beharko dute eskaera, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan.

Fitxa horretan, parte hartzeko eskabide zehatza emanen zaie izangaiei, eta baita zuzendaritza taldeko gainerako kideen proposamena (interesdunek onartua) aurkezteko eredua ere, V. eta VI. eranskinetan ezarritako ereduen arabera.

2. Izangaiak zehaztu beharko du zer ikastetxetarako aurkezten duen hautagaitza.

3. Zehaztu beharko du zer izen-deitura duten proposatutako zuzendaritza taldea osatuko duten gainerako kideek.

Zuzendaritza taldeen osaera errazteko, posible izanen da ikastetxean zerbitzu eginkizunak ematea han behin betiko destinorik ez duten hautagaitzetako kideei; baina izendapen hori egiteko, baldintza izanen da kargualdian betetzeko moduko lanpostu hutsik egotea, ikasturte bakoitzaren hezkuntza arloko plangintzarekin bat. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak berretsi beharko du lanpostu huts hori badagoela.

4. Izangaiek zuzendaritza proiektua aurkeztu beharko dute, parte hartzeko eskaerarekin batera. DIN-A4 neurriko 20 orrialdekoa izanen da gehienez, alde bakarretik idatzita. Letra, Arial motakoa eta 12 puntuko tamainakoa, eta lerroartea, 1,5ekoa paragrafoan. Taula, grafiko, orri-oin eta goiburuetan, letraren tamaina Arial 10ekoa izan daiteke, eta lerroartea, arrunta.

5. Kasuan kasuko zerbitzu-orriaren bidez egiaztatuko dira Hezkuntza Administrazioan betetako lanpostuak, ikastetxe publikoetan egindako zerbitzuak eta zuzendaritza karguetakoak. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzu-orria.

6. Merezimenduak aintzat hartzeko, behar bezala justifikaturik egonen dira eta deialdi honen II. eranskinean zehaztutakoari erantzunen diote.

7. Hautapen batzordeak ez du merezimendutzat hartuko lehendabiziko oinarriko betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa.

8. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

II. eranskineko baremoaren 5.2 apartatuaren arabera, hizkuntzak jakitea frogatzen duten ziurtagiriak ez dira itzuli beharko gaztelaniara.

Hirugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

1. 10 egun balioduneko epea izanen da eskaerak, merezimenduak eta zuzendaritza proiektua aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Hautagaitzak onartzea.

1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpenaren bidez onetsiko da onartu eta baztertutako hautagaitzen behin-behineko zerrenda, eta baztertzeko arrazoiak adieraziko dira. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan argitaratuko da.

Behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

2. Behin-behineko zerrenda horren aurka, interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, 10 egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta, haiek baztertzera eraman duten akatsak zuzen daitezen, hala badagokio. Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxaren bitartez.

3. Aurreko apartatuan aipatzen diren erreklamazioak aurkezteko epea bukatu ondoren, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen bidez, onartu eta baztertutako hautagaitzen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan argitaratuko da. Gainera, deialdi honen xedeko ikastetxeei jakinaraziko zaie.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela aitortzen zaienik. Dokumentazioa aztertuta ikusten bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik izan litzaketen eskubide guztiak.

Bosgarrena.–Hautapen batzordeak.

1. Hautapen batzordeak eratzea.

Hautapen batzordeek 6 kide izanen dituzte:

a) Hezkuntza Departamentuaren bi ordezkari:

–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko ikuskari bat: batzordeburua izanen da, eta bere botoarekin ebatziko ditu erabakiak hartzerakoan sor litezkeen berdinketak.

–Jarduneko zuzendari bat, hautaketa prozesua garatzen ari den ikastetxean ematen diren irakaskuntza berberak ematen dituen ikastetxe batekoa. Zuzendari gisa aldi batez edo gehiagoz aritua izan behar du, eta egin duen lanak ebaluazio positiboa izan behar du. Batzordeko idazkari gisa ariko da.

b) Ikastetxeko hezkuntza komunitatearen lau ordezkari.

–Klaustroaren bi ordezkari.

–Eskola kontseiluaren bi ordezkari, irakasleak ez direnak.

2. Hautapen batzordeko kideen izendapena.

2.1. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu Hezkuntza Departamentuaren ordezkariak eta horien ordezkoak.

2.2. Klaustroaren ordezkariak klaustroko kideen artetik aukeratuko dituzte klaustroko kideek beraiek. Horretarako, ikastetxeko zuzendariak klaustroaren bilkura berezi baterako deia eginen du, non jakinaraziko baita zein diren onartutako hautagaiak, eta aukeratuko baita klaustroak hautapen batzordean izanen duen ordezkaritza.

Klaustrokide guztiak izanen dira hautesle eta hautagarri, salbu eta hautagaiak eta aurkezten diren hautagaitzetako zuzendaritza taldeetan aritzeko proposatzen diren pertsonak; horiek hautesle bakarrik izanen dira. Klaustroaren bilkura berezian bozketa eginen da, eta hautesle bakoitzak bi izen jarriko ditu bere boto paperean. Boto gehien jasotzen dituzten bi pertsonak izanen dira klaustroaren ordezkariak hautapen batzordean, eta hurrengo biak, boto kopuruen ordenaren arabera, haien ordezkoak.

2.3. Hautapen batzordean parte hartuko duten eskola kontseiluaren ordezkariak kontseiluko kideen artetik aukeratuko dituzte kontseiluko kideek beraiek. Ordezkari horiek ezin dira klaustroko kideak izan, ez eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako hirugarren maila baino beheragoko mailetako ikasleak ere.

Horretarako, ikastetxeko zuzendariak eskola kontseiluaren bilkura berezirako deia eginen du. Bozketa egiteko bilkura horretan, hautesle bakoitzak bi izen jarriko ditu boto paperean. Bozkatuenak eskola kontseiluaren ordezkariak izanen dira hautapen batzordean, eta hurrengo biak, haien ordezkoak.

2.4. Klaustroaren eta eskola kontseiluaren bilkura berezietan, hautagaiek beren zuzendaritza proiektuaren funtsezko alderdiak azalduko dituzte. Azalpen horrek informatzeko baizik ez du balioko, eta ez da eztabaidarik izanen hautagaien eta klaustroaren edo eskola kontseiluaren artean. Bi zuzendarigai edo gehiago izanez gero, zozketa eginen da zehazteko zer hurrenkeratan mintzatuko diren.

3. Hautapen batzordeen izendapena eta eraketa.

3.1. Hautapen batzordeetako kideak izendatzeko, ebazpen bat eginen du Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak; horren aurretik, ikastetxeetako zuzendariek jakinarazi behar dute nor diren batzordekide titularrak eta ordezkoak, eta zein den haien hurrenkera. Bere aldetik, Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaritzak jakinaraziko du nor diren Hezkuntza Administrazioaren ordezkariak eta horien ordezkoak.

3.2. Hautagaiak aurkezten diren ikastetxe guztietan eratuko dira hautapen batzordeak.

3.3. Hautapen batzordeen funtzionamenduak eta batzordekideei aplikatzen zaien abstentzio eta errekusatze araubideak honako honetan ezarritakoa bete behar dute: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartekoak, 23. eta 24. artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 18. artikulutik 38.era bitartekoak.

Seigarrena.–Hautapen batzordearen eginkizunak.

Hautapen batzordearen eginkizunak hauek dira:

a) Hautagaien merezimenduak barematzea, ikastetxeko zuzendaritzarako hautagai bat baino gehiago badago, deialdi honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

b) Hautagaiei dei egitea zuzendaritza proiektuen defentsa egitera.

c) Aurkezten diren hautagaien zuzendaritza proiektuak baloratzea.

d) Hautagaiek merezimenduen baremoan lortzen duten behin-behineko puntuazioa eta zuzendaritza proiektuei ematen zaien kalifikazioa onetsi eta argitaratzea.

e) Merezimenduen baremoaren (halakorik bada) eta zuzendaritza proiektuen behin-behineko puntuazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

f) Aurkezten diren hautagaien behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzea, apartatu bakoitzean lortutako puntuazioa adierazita.

g) Ikastetxe bakoitzean, azken puntuaziorik handiena lortzen duen zuzendarigaia hautatzea.

h) Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura igortzea izangai bakoitzaren behin betiko puntuazioa eta hautatutako izangaiaren proposamena.

i) Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari ematea aurkeztutako dokumentazioa eta hautapen prozesutik etorritakoa, izangaia hautatu ondoren.

j) Batzordearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren gainerako eginkizunak.

Zazpigarrena.–Hautapen prozesua.

Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu. Lehendabizikoa merezimenduen balorazioa izanen da, hautagai bat baino gehiago aurkeztuz gero, eta bigarrena zuzendaritza proiektuaren balorazioa.

1. Lehendabiziko fasea: merezimenduen balorazioa.

1.1. Hautagaitza bat baino gehiago aurkezten direnean ikastetxeko zuzendaritzarako, hautagaiek alegatutako merezimenduak baloratuko dira lehendabiziko fase honetan, deialdiaren II. eranskineko baremoan zehaztutakoarekin bat.

Merezimenduen azken puntuazioa ateratzeko, deialdi honen II. eranskineko 1. apartatutik 5.era bitartekoetan lortutako puntuazioak batuko dira.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak irakaslanaren balorazio positiboa egitea nahi badu, berariaz eskatu beharko du hautagaiak, eta, horretarako, III. eranskina beterik aurkeztu beharko du eskaerak aurkezteko epean. Deialdi hau argitaratzen den unean ikastetxe batean zuzeneko irakaskuntza ematen dutenei bakarrik eginen zaie balorazio hori.

Hautapen batzordeak hautagaien behin-behineko puntuazioa argitaratuko du, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan eta ikastetxean, eratu eta biharamunetik hasita bosgarren egun balioduna baino lehenago. Hautagaitza bat baino gehiago aurkezten direnean ikastetxeko zuzendaritzarako, izangai bakoitzaren izenaren ondoan zehaztuko da zer puntuazio lortu duen merezimenduen baremoan II. eranskinaren arabera.

1.2. Izangaiek hiru egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko puntuazioa argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira, kasuan kasuko hautapen batzordeko buruari zuzenduta, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxaren bidez.

1.3. Hiru egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita, hautapen batzordeak aurkeztu direnak ebatziko ditu eta baremazioaren behin betiko puntuazioa argitaratuko du, ikastetxean eta web fitxan, zuzendaritza proiektuak defendatzeko egunekin eta jarduketen hurrenkerarekin batera.

2. Bigarren fasea: zuzendaritza proiektuaren balorazioa.

2.1. Zuzendarigaiek gehienez bost egun balioduneko epean eginen dute zuzendaritza proiektuen defentsa, defentsa egiteko egunak eta zuzendarigaiak jarduteko hurrenkera web fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita. Zer ikastetxetarako aurkezten den hautagaitza, han eginen da defentsa.

2.2. Fase honetan, zuzendaritza proiektuak, defentsa barne, kasua bada, 20 puntuko balorazioa jaso dezake gehienez.

Proiektua baloratzeko, hautapen batzordeko kide bakoitzak 1etik 20 puntu bitarteko kalifikazioa emanen du. Batzordeko kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da proiektuaren azkeneko nota.

Batzordekideen kalifikazioen artean 6 puntuko edo gehiagoko aldea baldin badago, kalifikaziorik altuena eta baxuena baztertuko dira, eta azkeneko nota gainerakoen batezbestekoa eginez aterako da. Alde hori duten kalifikazio altuenak edo baxuenak errepikatuta badaude, bakoitzetik bat baino ez da baztertuko. Batezbestekoak ateratzeko, biribiltzearen araua aplikatuko da, milarenera hurbilduta.

2.3. Hautagaiak gehienez ere 45 minutu izanen ditu bere zuzendaritza proiektua defendatzeko. Hautapen batzordeko kideek gehienez ere 15 minutu izanen dute hautagaiari galderak egiteko, aurkeztu eta defendatu duen zuzendaritza proiektuko zenbait alderdi argitu, zehaztu edo xeheago azal ditzan.

3. Hautapen batzordeak ikastetxean argitaratuko du, proiektuak defendatzeko epea bukatzen den egunean, aurkeztu diren hautagaiek lortu duten puntuazioaren zerrenda, handienetik txikienera ordenatuta.

Zerrenda izendun horretan, hautagai bakoitzaren izenaren ondoan zehaztuko da, batetik, II. eranskinean (merezimenduen baremoa) lortutako puntuazioa, hautagaitza bat baino gehiago aurkezten direnean ikastetxeko zuzendaritzarako, eta, bestetik, zuzendaritza proiektuaren balorazioan eta defentsan lortutako kalifikazioa.

Ez-gai izanen dira zuzendaritza proiektuaren balorazioan eta defentsan 10etik beherako kalifikazioa lortzen duten hautagaiak.

Azken kalifikazioa kalkulatzeko, merezimenduen balorazioa egin beharra dagoen kasuetan, batuko dira zuzendaritza proiektuaren balorazioan eta defentsan lortutako kalifikazioa eta merezimenduen balorazioan lortutakoa.

Berdinketak hausteko, irizpide hauek erabiliko dira bata bestearen atzetik:

–Zuzendaritza proiektuaren azken balorazioan puntuaziorik handiena lortzea.

–Azpiapartatuz azpiapartatu, ebazpen honetako II. eranskinean agertzen diren hurrenkeraren arabera, puntuaziorik handiena lortzea.

4. Hautapen batzorde bakoitzeko buruak hautatutako izangaiaren proposamena igorriko dio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, bai eta bigarren fasea gainditu duten gainerako izangaien zerrenda ere. Jakinarazpen hori egin beharko da oinarri honen 3. apartatuan aipatu zerrenda argitaratzen den egunean berean.

5. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan argitaratuko du hautatutako izangai guztien izenen zerrenda, bakoitzaren hautagaitza zer ikastetxetarako den adierazita.

Horrez gain, web fitxan argitaratuko da zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa, lehendabiziko oinarriko j) puntuan zehazten dena, aurkeztu ez duten izangai hautatuek zer epe izanen duten horretarako, zuzendari izendapena baino lehenago egin ahal dezaten.

Zortzigarrena.–Zuzendariaren eta zuzendaritza taldearen izendapena.

Hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. Zuzendari berriaren behin betiko destinoa ez bada izendatu den ikastetxean, zuzendari karguan dagoen denboran ezin izanen dute lekuz aldatu irakastorduak murriztu edo kentzeagatik.

3. Zuzendariak zuzendaritza taldeko gainerako kideak izendatzeko proposamena eginen du. Proposamen horrek bat etorri beharko du Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Aginduaren 3.1) artikulua betetzeko egindako proposamenarekin, non eta ez den gertatzen arrazoitutako inguruabarrik; inguruabar horiek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onartu beharko ditu.

4. Zuzendaritzako taldekide izateko proposatzen bada behin betiko destinoa ikastetxe horretan ez duen irakasleren bat, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onartu beharko du hori, betiere kargualdian betetzen ahal duen lanpostu hutsik badago, ikasturte bakoitzeko hezkuntza plangintzaren arabera. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak berretsi beharko du lanpostu huts hori badagoela.

5. Giza baliabideak kudeatzeko eskumena duen organoak izendatuko ditu zuzendaritza taldeak, ikastetxeko zuzendaria izendatzen den aldi bererako.

6. Hautatutako pertsonak ezin izanen dira karguan izendatu harik eta egiaztatu arte gainditu dutela zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko prestakuntza programa. Egiaztapen hori aurkezteko epea web fitxan adieraziko da, hautatutako izangaien zerrenda argitaratzen den unean.

7. Ez dute programa horretan parte hartu beharrik izanen zuzendaritza eginkizuna betetzeko akreditazioak edo gaikuntzak dituztenek, ez eta zuzendaritza eginkizunetan esperientzia dutela egiaztatzen dutenek ere, baldin eta kargualdi batean edo gehiagotan egindako lan horren ebaluazio positiboa badute.

8. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak 2023ko uztailaren 1ean izanen dituzte ondorioak. Ordura arteko zuzendariak aurreko egunean utziko du kargua, ondorio guztietarako.

Bederatzigarrena.–Izendapen berezia.

1. Hautapen batzordeak ez badu hautagairik izendatu, ez dagoelako hautagaitzarik ikastetxe bateko zuzendaritzarako edo ikastetxe sortu berria delako, Hezkuntza Departamentuak, aurretik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten-proposamena egin ondoren, eta eskola kontseiluari entzun ondoren, zuzendari izendatuko du irakasle funtzionario bat, gehienez ere lau ikasturterako, eta hark kargualdiko lehen urtean gainditu beharko du zuzendaritza eginkizuna betetzeko gaitasunei buruzko hasierako prestakuntza programa.

2. Prozedura berezi hori erabiliz D ereduko ikasketak bakarrik ematen dituzten ikastetxeetarako zuzendari izendatzen diren pertsonek EGA titulua edo baliokidea izan beharko dute.

3. Ikastetxe bateko zuzendari horrela izendatzen direnek eduki beharko dute ikastetxe horretako plantilla organikoan jasotako gaikuntza edo espezialitateren bat, ikastetxean bertan irakastorduak eduki ahal izateko.

4. Zuzendaritza taldeko kideen izendapen berezia ikastetxeko zuzendariari dagokion epe bererako eginen da, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 8ko 65/2022 Foru Aginduaren 10. artikuluko 4. eta 5. puntuetan adierazitako jarraibideen arabera.

5. Deialdirik aurreikusten ez den ikasturteetan hutsik gelditzen bada zuzendari karguren bat, kargu hori izendapen bereziaren bidez beteko da, gehienez ere ikasturte baterako, eta nahitaez sartu beharko da egiten den hurrengo deialdian.

Hamargarrena.–Zuzendariak kargua uztea.

Zuzendariak kasu hauetakoren batean utziko du kargua:

a) Izendapen aldia edo haren luzapena, halakorik bada, bukatzea.

b) Ikastetxean zerbitzuak emateari uztea, borondatezko zein nahitaezko lekualdatzeagatik, zerbitzu eginkizunetan hasteagatik, borondatezko edo nahitaezko eszedentzia hartzeagatik edo beste edozein arrazoirengatik.

c) Arrazoi bidez azaldutako ukoa, Hezkuntza Departamentuak onartua.

d) Gerora sortutako ezintasun psikikoa edo fisikoa, karguari dagozkion zereginak betetzea galarazten diona.

e) Kasuan kasuko zuzendaritza nagusi eskudunak ebazpen baten bidez errebokatzea izendapena, zuzendari karguari datxezkion eginkizunen ez-betetze larriagatik. Errebokatze hori Hezkuntza Administrazioaren ekimenez egin daiteke, edo eskola kontseiluak proposatuta. Nolanahi ere, errebokatzeko ebazpena espediente bat izapidetu ondoren emanen da, interesdunari eta eskola kontseiluari entzun ondoren.

f) Zuzendari nagusi eskudunaren ebazpen bidez emandako errebokatzea, zuzendariari diziplinazko espedientea ireki zaiolako. Espedientea izapidetzen den bitartean, zuzendari lanak zuzendariordeak hartuko ditu, edo horrelakorik ezean, ikasketaburuak edo, bestela, ikastetxeko idazkariak. Baldin eta diziplinazko espedientea artxibatzen bada ez dagoelako diziplinazko erantzukizunik, zuzendariari itzuli eginen zaio izendapena. Ordea, zuzendariari diziplinazko zehapena ezartzen bazaio, Hezkuntza Departamentuak jarduneko zuzendari bat izendatuko du hurrengo deialdian beste norbait hautatu arte.

Hamaikagarrena.–Zuzendaritza eginkizunaren aitortza.

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendariek karguak berezko dituen eginkizunak beteko dituzte, ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta balorazio berezia eginen zaie irakaskuntzako funtzio publikoan lanpostuak betetzeko ondorioetarako.

Hamabigarrena.–Plangintza instituzionaleko agiriak.

Ikastetxeak hautagaien esku utziko ditu, eskatzen badituzte, zuzendaritza proiektua prestatzeko behar diren plangintza instituzionaleko agiriak.

Hamahirugarrena.–Kargu hutsak argitaratzea.

Deialdi honen I. eranskinean dago zuzendari kargua berritu behar duten ikastetxeen zerrenda.

Hamalaugarrena.–Errekurtsoak.

Hautapen batzordeek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2022ko abenduaren 13an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

III. eranskina.–Eskaera, irakaslanaren balorazio positiboa eskuratzeko.

V. eranskina.–Eskaera, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketan parte hartzeko.

VI. eranskina.–Kargurako proposamena onartu duten pertsonen zerrenda.

Deskargatu III., IV. eta VI. eranskinak (DOC).

I. ERANSKINA

Zuzendari kargua hutsik duten ikastetxeak

Helduentzako ikastetxeak.

HERRIA

IZENA

UHARTE

ZUBIARTE EUSKALTEGIA HEIIP

IRUÑA

JOSÉ M.ª IRIBARREN HOHIP

Bestelako ikastetxeak.

HERRIA

IZENA

IRUÑA

NAFARROAKO DANTZA ESKOLA

IRUÑA

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA

IRUÑA

PABLO SARASATE MUSIKA KONTSERBATORIO PROFESIONALA

TUTERA

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak.

HERRIA

IZENA

ABARTZUZA

ZUMADIA HLHIP

OIBAR

GABRIEL VALENTÍN CASAMAYOR HLHIP

ALMANDOZ

ALMANDOZKO HLHIP

ANTZIN

LOKIZ HLHIP

ANTSOAIN

EZKABA HLHIP

AGOITZ

SAN MIGUEL HLHIP

ARBIZU

ARBIZUKO HERRI ESKOLA HLHIP

ARESO

NAZABAL HLHIP

ARGUEDAS

SANCHO RAMÍREZ HLHIP

ARROITZ

ARROIZKO HLHIP

BARAÑAIN

EULZA HLHIP

BARASOAIN

MARTÍN AZPILCUETA HLHIP

BETELU

ARAXES HLHIP

BERA

RICARDO BAROJA HLHIP

BERRIOZAR

MENDIALDEA I HLHIP

BERRIOZAR

MENDIALDEA II HLHIP

AURITZ

AURIZKO HLHIP

BURLATA

ERMITABERRI HLHIP

BURLATA

HILARIÓN ESLAVA HLHIP

CABANILLAS

SAN JUAN DE JERUSALÉN HLHIP

CADREITA

TERESA BERTRÁN DE LIS HLHIP

ZARRAKAZTELU

VIRGEN DE LA OLIVA HLHIP

CASCANTE

SANTA VICENTA MARÍA HLHIP

CINTRUÉNIGO

OTERO DE NAVASCUÉS HLHIP

CORTES

CERRO DE LA CRUZ HLHIP

DEIKAZTELU

VIRGEN DE NIEVAS HLHIP

DONEZTEBE

SAN MIGUEL HLHIP

ERRATZU

ERRATZUKO HLHIP

ELIZONDO

ELIZONDOKO HLHIP

ERRO

SAN ESTEBAN HLHIP

ETXALAR

LANDAGAIN HLHIP

ETXARRI ARANATZ

SAN DONATO HLHIP

LIZARRA

REMONTIVAL HLHIP

FALTZES

DOÑA ÁLVARA ÁLVAREZ HLHIP

FITERO

JUAN DE PALAFOX HLHIP

FUSTIÑANA

SANTOS JUSTO Y PASTOR HLHIP

GARRALDA

NUESTRA SRA. DE ORREAGA HLHIP

GARTZAIN

GARTZAINGO HLHIP

IRURITA

IRURITAKO HLHIP

IRURTZUN

ATAKONDOA HLHIP

ITUREN

PULUNPA HLHIP

ITURMENDI

ARRANO BELTZA HLHIP

JAUNTSARATS

OIHANZABAL HLHIP

LAKUNTZA

LAKUNTZAKO HERRI ESKOLA HLHIP

LARRAGA

SAN MIGUEL DE LARRAGA HLHIP

LEKUNBERRI

IBARBERRI HLHIP

IRUNBERRI

SAN JUAN HLHIP

LUZAIDE

LUZAIDEKO HLHIP

MARTZILLA

SAN BARTOLOMÉ HLHIP

MENDABIA

SAN FRANCISCO JAVIER LHIP

MENDIGORRIA

JULIÁN MARÍA ESPINAL OLCOZ HLHIP

MURILLO EL FRUTO

RAIMUNDO LANAS HLHIP

MUTILOA

IRULEGI HLHIP

MUTILOA

SAN PEDRO HLHIP

NARBARTE

AROTZENEA HLHIP

NOAIN

SAN MIGUEL HLHIP

OLAZTI

DOMINGO BADOS HLHIP

ORKOIEN

AUZALAR HLHIP

IRUÑA

AZPILAGAÑA HLHIP

IRUÑA

BUZTINTXURI HLHIP

IRUÑA

CARDENAL ILUNDÁIN HLHIP

IRUÑA

DOÑA MAYOR DE NAVARRA HLHIP

IRUÑA

EL LAGO DE MENDILLORRI HLHIP

IRUÑA

ELORRI HLHIP

IRUÑA

ERMITAGAÑA HLHIP

IRUÑA

HEGOALDE IKASTOLA HLHIP

IRUÑA

ITURRAMA HLHIP

IRUÑA

JOSÉ MARÍA DE HUARTE HLHIP

IRUÑA

MENDIGOITI HLHIP

IRUÑA

MENDILLORRI HLHIP

IRUÑA

PATXI LARRAINZAR HLHIP

IRUÑA

ROCHAPEA HLHIP

IRUÑA

SAN FRANCISCO HLHIP

IRUÑA

SAN JORGE HLHIP

IRUÑA

SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP

IRUÑA

SANDUZELAI HLHIP

AZKOIEN

JUAN BAUTISTA IRURZUN HLHIP

PITILLAS

PITILLASKO HLHIP

GARES

GARESKO HLHIP

ARRADA

XIMÉNEZ DE RADA HLHIP

RIBAFORADA

SAN BARTOLOMÉ HLHIP

SALDIAS

SALDIASKO HLHIP

SARRIGUREN

HERMANAS URIZ PI HLHIP

SARTAGUDA

NUESTRA SRA. DEL ROSARIO HLHIP

ZANGOZA

LUIS GIL HLHIP

SUNBILLA

SUNBILLAKO HLHIP

TAFALLA

MARQUÉS DE LA REAL DEFENSA HLHIP

TUTERA

ELVIRA ESPAÑA HLHIP

TUTERA

HUERTAS MAYORES HLHIP

UXUE

UXUEKO HLHIP

URROTZ-HIRIA

URROTZ-HIRIKO HLHIP

UHARTE ARAKIL

SAN MIGUEL HLHIP

URDIAIN

URDIAINGO HERRI ESKOLA HLHIP

VALTIERRA

FÉLIX ZAPATERO HLHIP

ALESBES

EL CASTELLAR HLHIP

VILLATUERTA

SAN VEREMUNDO HLHIP

ZUDAIRI

LAS AMÉSCOAS HLHIP

ZUGARRAMUDI

URDAZUBI-ZUGARRAMURDIKO HLHHIB

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak / Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuak

HERRIA

IZENA

LARRAINTZAR

LARRAINTZARKO IKASTETXEA HH-LH / LARRAINTZARKO IKASTETXEA DBHI

Bigarren Hezkuntzako institutuak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuak

HERRIA

IZENA

ALTSASU

ALTSASUKO BHI

BERA

TOKI-ONA BHI

BERRIOZAR

BERRIOZARKO DBHI

BURLATA

ASKATASUNA BHI

BURLATA

IBAIALDE BHI

CORELLA

ALHAMA BHI

DONEZTEBE

MENDAUR DBHI

LIZARRA

TIERRA ESTELLA BHI

LEITZA

AMAZABAL BHI

LODOSA

PABLO SARASATE BHI

MARTZILLA

MARQUÉS DE VILLENA BHI

IRUÑA

BIURDANA BHI

IRUÑA

IÑAKI OCHOA DE OLZA DBHI

IRUÑA

ITURRAMA BHI

IRUÑA

NAVARRO VILLOSLADA BHI

IRUÑA

IPARRALDE DBHI

IRUÑA

PLAZA DE LA CRUZ BHI

AZKOIEN

RIBERA DEL ARGA BHI

SAN ADRIÁN

EGA BHI

ZANGOZA

SIERRA DE LEYRE BHI

SARRIGUREN

SARRIGURENGO BHI

TUTERA

VALLE DEL EBRO BHI

ATARRABIA

PEDRO DE ATARRABIA DBHI

ZIZUR NAGUSIA

ZIZURKO BHI

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

MEREZIMENDUAK

BALORAZIOA

10 puntura arte

FROGAGIRIAK

1. Zuzendaritza eginkizunaren balorazioa. Apartatu honetan, hautagaiaren jarduna baloratuko da, irakasle funtzionario gisa eta administrazio araubideko aldi baterako kontratudun gisa.

Gehienez ere 3 puntu

1.1. Ikastetxe publiko batean zuzendari karguan aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,50 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

1.2. Ikastetxe publiko batean, ikasketaburu, zuzendariorde edo idazkari karguan aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,40 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

1.3. Ikastetxe publiko batean alboko zuzendaritza karguetan aritutako urte bakoitzeko:

–alboko zuzendari gisa aritutako urte bakoitzeko:

–alboko ikasketaburu edo alboko idazkari gisa aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,40 puntu

0,30 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

2. Ibilbide profesionalaren balorazioa. Apartatu honetan, hautagaiaren jarduna baloratuko da, irakasle funtzionario gisa eta administrazio araubideko aldi baterako kontratudun gisa.

Gehienez ere 2 puntu

2.1. Irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten kidegoetan funtzionario gisa edo administrazio araubideko aldi baterako kontratudun gisa aritutako urte bakoitzeko, parte hartzeko nahitaez eskatzen diren bost urteetatik gora:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

Gehienez ere puntu 1

0,20 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

2.2. Haur eta Lehen Hezkuntzako ziklo bateko koordinatzaile; DBHIetako arloko koordinatzaile; ikastetxe publikoetako mintegi, departamentu edo saileko buru; irakaskuntzako aholkulari eta etengabeko prestakuntzako aholkulari; hezkuntzako eta psikopedagogiako orientazio talde bateko zuzendari edo arduradun; hezkuntzako laguntza unitateen koordinatzaile; Helduen Hezkuntzako eskualdeko talde baten arduradun edo koordinatzaile; Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko arlo baten arduradun eta talde eta lantaldeen koordinatzaile; edo Ingelesez Ikasteko Programaren koordinazioaren arduradun gisa aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,20 puntu

Ikastetxeko zuzendariak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria, non agertuko baitira eginkizun horien jabetza hartzearen eta kargua uztearen datak edo, hala denean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hautagaiak eginkizun horretan jarraitzen duela.

Etengabeko prestakuntzako aholkulari eta irakaskuntzako aholkulari lanaren frogagiria ofizioz aurkeztuko ditu Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, espediente pertsonaleko informazioaren arabera.

2.3. Bigarren Hezkuntzako, Musikako eta Arte Eszenikoetako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoetako karrerako funtzionarioa izateagatik:

0,20 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

2.4. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan, ikuskatzaile edo bulegoburu gisa edo hortik gorako karguetan, eta Estatuko Hezkuntza Administrazioan horien baliokideak diren karguetan, aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiei dagokienez, urteko puntuen 1/12 zenbatuko dira hilabete oso bakoitzeko.

0,30 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

2.5. Zuzendaritzarako hautagaitza zer ikastetxetarako aurkezten den, hor izateagatik behin betiko destinoa.

0,5 puntu.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

3. Zuzendaritza karguetan egindako lanaren eta irakaslanaren balorazio positiboa.

Gehienez ere puntu 1

3.1. Zuzendaritza karguetan egindako lanaren balorazio positiboa:

3.1.1. Zuzendari gisa

1 puntu

Ebaluazio positiboko txostena, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egina, zuzendariak hautatzeko aurreko deialdien esparruan

3.1.2. Bost urteko lana (edo luzeagoa) beste zuzendaritza kargu batzuetan edo izendapen berezi baten bidezko zuzendari gisa

0,5 puntu

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

3.2. Irakaslanaren balorazio positiboa.

0,5 puntu

BAREMOAREN 3.2 APARTATUAREN GAINEKO OHARRAK:

1.–Deialdia argitaratzen den unean ikastetxe batean zuzeneko irakaskuntza ematen dutenei bakarrik eginen zaie balorazio txosten hori.

2.–3.2 apartatuko merezimendua barematzeko, parte-hartzaileak berariaz eskatu behar du aldez aurretik.

3.–Balorazioa positiboa bada, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz erantsiko du merezimendu hori.

4. Prestakuntza eta hobekuntza

Gehienez ere 2 puntu

4.1. Prestakuntza jarduera gaindituengatik, betiere zerikusia badute ikastetxeak kudeatu, antolatu eta zuzentzearekin, hezkuntza kalitatea ezartzearekin, eskolako bizikidetzarekin edo gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzearekin:

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

0,10 puntu, egiaztatutako 10 prestakuntza orduko.

Entitate antolatzaileak emandako ziurtagiriaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

4.2. Prestakuntza jarduerak emateagatik, betiere zerikusia badute ikastetxeak kudeatu, antolatu eta zuzentzearekin, hezkuntza kalitatea ezartzearekin, eskolako bizikidetzarekin edo gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzearekin:

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

0,10 puntu, egiaztatutako 20 prestakuntza orduko.

Jarduera eman dela frogatzen duen ziurtagiri edo dokumentuaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

4.3. Argitalpenengatik, betiere ISBN 0 edo ISSN zenbakia badute eta zerikusia badute ikastetxeak kudeatu, antolatu eta zuzentzearekin, ikastetxeetan hezkuntza kalitatea ezartzearekin, eskolako bizikidetzarekin edo ikastetxeetan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzearekin:

Puntu 1 gehienez

Kasuan kasuko jatorrizko aleak.

Formatu elektronikoko argitalpenen kasuan, baloratu daitezen, txosten bat aurkeztu beharko da; bertan, txostena egiten duen erakundeak ziurtatuko du argitalpena zein datu base bibliografikotan agertzen den

5. Merezimendu akademikoak

Gehienez ere 2 puntu

5.1. Unibertsitateko titulu ofizial bakoitzeko, dagokion irakaskuntza kidegoan sartzeko alegatutakoaz gainera:

0,40 puntu

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Titulazioak atzerrian lortu badira, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

5.2. Hizkuntzak jakiteagatik (hizkuntza bakoitzean, hautagaiak aurkezten duen maila altueneko ziurtagiria hartuko da kontuan bakarrik):

–B1 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko:

–B2 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko:

–C1 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko:

0,10 puntu

0,40 puntu

1 puntu

Merezimendu gisa alegatutako egiaztagiriaren fotokopia edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Ez da beharrezkoa izanen hizkuntza gaitasunen ziurtagiriak gaztelaniara itzultzea

IV. ERANSKINA

Zuzendaritza proiektua baloratzeko irizpideak

HAUTAGAIA:

BALORAZIOA

OHARRAK

EDUKIAK

ADIERAZLEAK

1. MAILA

[0,25 puntu]

2. MAILA

[0,50 puntu]

3. MAILA

[0,75 puntu]

4. MAILA

[1 puntu]

Ikastetxearen egoeraren azterketa

1. Ikastetxearen ezaugarri nagusiak deskribatzen ditu.

2. Ikastetxearen elementu positiboak (indarguneak) eta negatiboak (hobekuntza arloak) adierazten ditu.

3. Ikastetxearen errealitatea eta ekipamendu eta instalazioetan dituen beharrak aztertzen ditu.

4. Eskolako garraioa, jantokia, eskolaz kanpoko jarduerak eta antzekoak aurreikusten ditu.

5. Hezkuntza etapa bakoitzaren beharrak eta beste etapa batzuekiko erlazioa adierazten ditu.

Helburuak

6. Zehatzak eta ebaluagarriak dira, eta egoeraren azterketarekin bat datoz.

7. Bizikidetza hobetzearekin eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzearekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu.

8. Ikastetxean kalitatea kudeatzearekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu.

9. Ikasleen errendimendua hobetzearekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu.

10. Irakasleen prestakuntzarekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu.

11. Bat datoz ikastetxearen plangintza estrategikoarekin (hezkuntza proiektuarekin, plan estrategikoarekin, hobekuntza planekin...).

Helburuak lortzeko planak eta jarduketa ildoak.

12. Proposatutako helburuak lortzeko planak eta jarduketa ildoak finkatzen ditu.

13. Hezkuntza komunitateko sektore guztien parte-hartzea aurreikusten du.

14. Erantzukizun zehatzak, epeak, behar diren baliabideak eta beste entitate batzuekiko lankidetza finkatzen ditu.

15. Bizikidetza giro positiboa lortzeko mekanismoak jasotzen ditu, baita gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik eza eta genero indarkeriaren prebentzioa sustatzekoak ere.

Ikastetxearen baliabideak eta antolaketa helburuak betetzeko

16. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak hobetzeko behar diren curriculum eta antolaketa neurriak jasotzen ditu.

17. Proiektuetan, ingurunerako zerbitzuetan eta bestelako baliabideetan, beste erakunde eta organismo batzuekin lankidetzan aritzea aurreikusten du.

Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa: lorpen mailaren adierazleak

18. Autoebaluazioa, barne ebaluazioak eta kanpo ebaluazioak bultzatzeko neurriak jasotzen ditu.

19. Ikaskuntzaren emaitzen kudeaketa aurreikusten du, bai emaitza akademikoena bai kanpo ebaluazioetatik datozenena.

20. Proiektuaren zabalkundea, inplikazioa eta jarraipena adierazleen bidez baloratzeko mekanismoak aurreikusten ditu.

Proiektu idatziaren puntuazioa:

Proiektuaren ahozko azalpenaren eta defentsaren puntuazioa:

Azken puntuazioa:

Zuzendaritza proiektuaren balorazio mailen azalpena:

–4. maila [Bikaina]: adierazlea modu sendo eta egituratuan, oso ongi finkatutako sistematikarekin, betetzen dela egiaztatzen bada. Indargunea.

–3. maila [Ona]: adierazlea nahiko betetzen dela esateko ebidentziak daudenean. Indargunea.

–2. maila [Egokia]: adierazlea zertxobait betetzen dela egiaztatzen denean. Hobekuntza arloa.

–1. maila [Desegokia]: adierazlea betetzen dela esateko ebidentziarik ez dagoenean. Hobekuntza arloa.

Iragarkiaren kodea: F2216965