10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA
–OILARTEGI SL ENPRESA PUBLIKOA–

Ebazpen honen akats zuzenketa: 579/2022 Ebazpena, abenduaren 14koa, Lesakako alkateak emana, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, abenduaren 30ean, argitaratu zen Alkatetzaren 579/2022 Ebazpena, abenduaren 14koa, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Euskarazko bertsioan akats bat badela oharturik, zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

"7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 60 puntu.

Baloratuko dira administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, deialdia argitaratzen den egunera arte egindakoak, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1. Mankomunitatean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean egindako zerbitzuak: 3 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko."

Honela behar du:

"7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez 60 puntu.

Lesakako Udaleko herri-administrazioei eta enpresa publikoei deialdia argitaratzen den egunera arte emandako zerbitzuak baloratuko dira, 60 puntu gehienez, puntuazio honen arabera:

a.1. Deialdiaren xede den lanpostu berean, bere erakunde autonomoetan eta Lesakako Udaleko enpresa publikoetan egindako zerbitzuak: 3 puntu zerbitzu-urte oso bakoitzeko."

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 4an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2300263