10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA

2022. urteko enplegu eskaintza publiko osagarria

Leitzako Alkateak 2022ko abenduaren 22ko 2022/0407 Ebazpenaren bidez hurrengoa onartu du:

"Leitzako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa; erabakia 2021eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n.

Leitzako Udalak, 2022ko azaroaren 15eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Kontuan hartuz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, ezartzen duela Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dutela urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Kontuan hartuz xedatutakoa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean lan publikoaren eskaintzak eratzeko ezarritako aukerei buruz eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako araudiei buruz, eta Leitzako Udaleko indarreko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak ikusita.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoa, alkate udalburuaren eskumena dela "lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz".

ERABAKI DUT:

1.–Leitzako Udalaren 2022rako lan-eskaintza publikoa onartzea, bertan honako plaza hauek sartuta, birjartze-tasaren kargura:

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

HIZKUNTZA ESKAKIZUNA

OSAGARRIAK

Administrari-laguntzailea

(%60 lanaldia)

Lan-kontratuduna

D

Oposizio-lehiaketa

C1 euskara

Lanpostua %16,70

Maila %12

Zerbitzu anitzetako langilea. Arduradun funtzioekin

Lan-kontratuduna

C

Oposizio-lehiaketa

C1, B2 nahitaezkoa

Lanpostua %25

Agintaritza %15

Mailakoa %12

2.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

3.–Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina."

Leitzan, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2217543