10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskaturik, noiznahi zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, aritmetiko edo egitatezkoak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Hartara, merezimendu profesional hau gehitzen da:

"a.3) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 1,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko".

Argitara ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Silvia Marañón Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2300199