10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL ETA ZERBITZU SOZIOKULTURALEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen 2022ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Aipatutako jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu hasiera batez onetsitako plantilla organikoaren aurkako erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Tafallan, 2022ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2300033