2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL ETA ZERBITZU SOZIOKULTURALEN MANKOMUNITATEA
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldi hori iraganda erreklamaziorik ez bazaio egiten hasiera batez onetsitako aurrekontuari, ulertuko da behin betiko onetsita dagoela.
Tafallan, 2022ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.
Iragarkiaren kodea: L2300032