10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an, mankomunitate honen 2023ko aurrekontua, bertan sarturik Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresako gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenak. Aurrekontuak hasiera batez onetsi ondorengo jendaurreko epea iragan da.

Jendaurreko aldian alegazio bat aurkeztu zen. Mankomunitate honen Batzar Orokorrak, 2022ko abenduaren 28an, aurkeztu zen alegazio hori ezetsi eta behin betiko onetsi du Izarbeibarko Mankomunitatearen 2023ko aurrekontua –barne harturik Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspenak–, bai eta hura betearazteko oinarriak ere, 2023ko ekitaldirako.

Diru-sarrera eta gastuen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.556.861,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 187.841,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.100,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 155.139,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.909.941,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 171.317,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.398.474,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.500,00 euro

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.670,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 277.780,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 56.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.909.941,00 euro.

Aurkeztutakoaren arabera, Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL merkataritza-sozietateak 2.045.892,39 euroko gastuak eta diru-sarrerak aurreikusten ditu 2023. urterako.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen honako errekurtso hauek jar daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka:

a) Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2022ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2217822