10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Mankomunitateko burutzak abenduaren 30ean emandako 30/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

"Lehenbizikoa.–Onestea Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren zerbitzuko langileendako 2023ko lan-egutegia, oinarritzat harturik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoa; beraz, honako hauek izanen dira "asteguneko" jaiegunak, eta egun hauetan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro nekazaria.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 5a: Zubi forala.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a: Zubi forala.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira 2023an, epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta 2023ko abenduaren 5a eta 7a, horiek jaiegun izanen baitira lan egin beharreko urteko ordu kopurua kalkulatzeari dagokionez, baina baliodunak. Horrela, langile bakoitzak lan egin beharreko 1,39 ordu falta dira urteko 1.592 orduak osatzeko, eta langileek ordu horiek urtean zehar egin beharko dituzte.

Hirugarrena.–Ohiko lanaldia, astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgutasunez, 7:40etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea".

Ziraukin, 2022ko abenduaren 30ean.–Batasuneko burua, Rubén Senosiáin Urbistondo.

Iragarkiaren kodea: L2300140