10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako Udalen Batasunak, idazkari bakarra izateko eratuak, 2022ko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Artziko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artzin, 2022ko azaroaren 15ean.–Batasuneko burua, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2217880