10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abenduaren 2an, Mairagako Mankomunitatearen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsi zuen iragarkia.

Jendaurreko epea igaro da, eta ez denez aurkeztu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik, behin betiko onetsitzat jo da, 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

Behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena argitara ematen da, orok jakin dezan, 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluari jarraikiz (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 5.230.050,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 368.000,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 169.500,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 1.947.600,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 860.550,00 euro.

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: 8.575.700,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 1.399.800,00 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 3.598.800,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 91.000,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 76.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.062.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 348.100,00 euro.

GASTUAK, GUZTIRA: 8.575.700,00 euro.

Tafallan, 2022ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2217879