10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da Mankomunitatearen 2023ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 377.147,56 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 53.906,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 25.200,00 euro.

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: 456.253,56 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 49.150,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 359.403,56 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 200,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 47.500,00 euro.

GASTUAK, GUZTIRA: 456.253,56 euro.

Garraldan, 2023ko urtarrilaren 3an.–Mankomunitateko burua, José María Eciolaza Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L2300196