10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2023ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2022ko abenduaren 30ean.–Batasuneko burua, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2217878