10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2022ko abenduaren 30ean.–Batasuneko burua, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2217877