10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI DEIERRIKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hiriberri Deierriko Kontzejuak, 2022ko abenduaren 11n, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hiriberri Deierrin, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Begoña Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L2300234