10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2022ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 61.635,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100.381,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 6.703,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 21.034,00 euro.

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA: 198.753,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 19.350,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 110.426,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 47.943,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 21.034,00 euro.

GASTUAK, GUZTIRA: 198.753,00 euro.

Ukarren, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2300035