10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa. Erabakia argitaratu zen 2022ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2023ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Torres del Rion, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: F. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

–Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

–Deiturak eta izena: Moreno Alba, Alfredo. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 4a.

Lan-kontratudunak.

–Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratu mugagabea. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Iragarkiaren kodea: L2300039