10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, aurrekontua hasiera batez onetsi behar zuenez gero, eta jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Erronkarin, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L2300061