10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Dagokion espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat.

Erronkarin, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L2300060