10. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2022ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Ribaforadan, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2217823