1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako aurrekontuaren espedientea.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan; 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak.

Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horri buruzko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten, nahi badute.

Untzuen, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2217167