1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es).

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Osoko Bilkurak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.

Orisoainen, 2022ko abenduaren 14an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2217032