1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Lehena.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluak hau xedatzen du:

"Nafarroako Administrazio Publikoek beren plantilla organikoak onetsi behar dituzte, eta horietan behar bezala sailkaturik azalduko dira lanpostuak, honako hauek zehazturik:

a) Lanpostuak zen mailari atxikita dauden, eta lanpostu horietan sartzeko frogatu behar diren berariazko betekizunak, baldin badira.

b) 34. eta 35. artikuluen arabera, izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak.

c) 40.3 artikuluan ezarritako ordainsari osagarriak erregelamendu bidez esleiturik dituzten lanpostuak".

Bigarrena.–Ildo horretan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) ezartzen da toki erakundeak dagokien plantilla organikoan sartu beharko dituztela lanpostuen ezaugarriak, barne direla Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1988 Foru Legea –ekainaren 27ko 9/2017 Foru Legeak emandako idazketaren arabera– eta hura garatzeko araudia aplikatzeari dagozkionak, eta ezaugarri horietara egokitu beharko direla lanpostu horiek betetzeko prozedurak.

Plantilla organikoak urtero onetsi beharko dira, aurrekontua onestearekin batera. Onesteko eta hura indarrean dagoen bitartean aldatzeko, aurrekontuetarako ezarritako izapide berak bete beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere barne. Plantillaren kopia bat igorriko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, behin betiko onetsi eta hilabete bateko epean. Horrekin batera, lanpostuen zerrenda ere igorriko da, bakoitzean ari diren langileak aipaturik.

Hirugarrena.–Aurreko apartatuan xedaturikoari jarraikiz, eta bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 272. artikuluekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), plantilla organikoa onesteko, izapide hauek bete beharko dira:

–Hasierako onespenaren erabakia Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, herritarrek nahiz interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

–Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da; bestela, plantilla behin betiko onetsitzat joko da.

–Plantillaren behin betiko onespenaren erabakia argitaratu beharko da Udalaren aldizkari ofizialean (halakorik badu) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinarazi beharko zaio Estatuko administrazioari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, hilabeteko epean gehienez.

Horrez gain, onespen-proposamena aldez aurretik negoziatu beharko da dagokion negoziazio-mahaian, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83. artikulua (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretua), 8/2019 Foru Legeak emandako idazketaren arabera.

Laugarrena.–Plantilla organikoa eta, beraz, haren aldaketak onestea Udaleko Osoko Bilkurari dagokio, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.i) artikuluarekin bat (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea –TAOL–), eskudantzia eskuordetzeko aukerarik gabe (22.4); eta, biztanleria handiko udalerrietan, Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio onespen hori (TAOL, 127. artikulua). Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.2 eta 271. artikuluekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Bosgarrena.–Jendaurreko aldia iraganik alegaziorik eta erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2023ko plantilla organikoa behin betiko onetsita gelditu da, honela:

PLANTILLA ORGANIKOA

LANPOSTUA

ZERBITZUAREN
KODEA

ZENBAKIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA TALDEA

SARBIDEA

A

B

D

F

G

Idazkaria/kontu-hartzailea (hutsik)

10

1

F

A

OL

%20

%35

Administraria (hutsik)

10

2

F

D

OL

%47,00

%12

Zerbitzu anitzetako enplegatua

20

1

LK

D

OL

%28,82

%4

%12

Zerbitzu anitzetako enplegatua

20

2

F

D

OL

%17,00

%4

%12

LANPOSTUA

ZERBITZUAREN
KODEA

ZENBAKIA

GRADUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA TALDEA

SARBIDEA

A

B

D

F

G

Jorge Camino Unzu (hutsik)

10

1

4.a

AK

A

OL

%10

%35

Katherine Pérez Arellano (hutsik)

10

2

2.a

AK

D

OL

%47,00

%12

Esteban Nuin Moreno

20

1

LK

D

OL

%28,82

%4

%12

Justo Jaso Zuazu

20

2

3.a

F

D

OL

%17,00

%4

%12

Laburdurak:

Araubide juridikoa: F = funtzionarioa; LK = lan-kontratuduna; AK = administrazio-kontratuduna.

Osagarriak: A = lanpostuko osagarria; B = zuzendaritza lanpostuko osagarria; D = bateraezintasuneko osagarria; F = arrisku bereziko osagarria; G = mailako osagarria.

Sarbidea: OL = oposizio-lehiaketa.

Horrenbestez, hau erabaki da:

–Behin betiko onestea Melidako Udaleko plantilla organikoa 2023. urterako.

Melidan, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2217229