1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2023ko lan-egutegia

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, eman zuena Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala (argitaratu zen 2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 27an).

Erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Melidako Udalaren zerbitzuko langileek 2023an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Uztailaren 26a: Santa Ana (herriko jaieguna).

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Gainera, ez dira lanegunak izanen honako egun hauek:

Uztailaren 24a.

Abuztuaren 21a, 22a, eta 23a eta irailaren 14a.

Hirugarrena.–Melidako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.540 izanen da, eta honela banatuko da:

–Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

–Aurreko apartatuan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi berezia dutenei, zerbitzuaren beharrak direla eta, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek berariazko lan egutegia izanen baitute.

Laugarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, jarraituz langileen baldintzen gainean indarrean dagoen araudiari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Melidako Udalaren iragarki-taulan, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Melidan, 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2217224