1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2023. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Longidan, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2217113