1. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIOTZARIKO KONTZEJUA

Kontzejuaren izenaren aldaketa. Jendaurreko informazioa

Biotzariko Kontzejuak, 2021eko abuztuaren 27an egin bilkuran, jarraian osorik ematen den erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

AURREKARIAK:

Gaur egun, Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan jasota dagoenez, Biotzariko Kontzejuak izen bakarra du: Bigüezal.

Biotzariko Kontzejuak nahi du kontzejuaren izen ofiziala elebiduna izan dadila.

Kontsulta egin zitzaion Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuari euskarazko izen berrirako forma egokiari buruz.

Horiek horrela, eta kontuan hartuta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoa, honako erabaki hau hartu da:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea euskarazko izena gehitzea gaur egun Kontzejuak duen gaztelaniazko izen bakarrari. Beraz, hemendik aurrera Kontzejuak izen hauek izanen ditu:

Gaztelaniazko izena: Bigüézal.

Euskarazko izena: Biotzari.

Otsailaren 28ko 5/2018 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, izen ofizial horien adierazpen grafikoa, elkarrekin joan behar dutenean, honako hau izanen da:

Bigüézal / Biotzari (aurretik eta atzetik espazio bat duen barrarekin).

Bigarrena.–Erabaki honen hasierako onespena jendaurrean jartzea hilabetez iragarki-taulan, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta; halaber, erabakia interesdunen eskura egonen da toki erakunde honen egoitza elektronikoan.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuari, jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.–Kontzejuko buruari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar den agiri oro sinatu eta izapidetu dezan.

Biotzarin, 2022ko abenduaren 13an.–Alkatea, Fernando Ilincheta.

Iragarkiaren kodea: L2216967