99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

103/2022 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2. mailako gako-gaitasunen probetarako 2022ko bigarren deialdiaren egutegia Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Aipatu probak aurreikusita daude profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuan.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez, 2022ko deialdia egin zen 2. mailako gako-gaitasunen probak egiteko eta gaitasun horiek egiaztatzeko Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Proba horiek aurreikusita daude profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuan.

Ebazpen horren 1. eranskineko bederatzigarren oinarriaren arabera, 2. mailako gako-gaitasunen probetarako bi deialdi egonen dira, eta bigarren deialdia Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez eginen da.

Horregatik, eta eskatutako titulazioa ez izateagatik 2. mailako profesionaltasun ziurtagirien prestakuntza probetxuz egiteko behar diren gako-gaitasunen beharra duten pertsonei erraztasunak emateko, beharrezkoa da gaitasun horiek gainditzeko proba libreetarako bigarren deialdiaren egutegia onestea.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen bat eman dadin Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren 2. mailako gako-gaitasunen probetarako bigarren deialdiaren egutegia onesteko, 2022. urterako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2. mailako gako-gaitasunen probetarako 2022ko bigarren deialdiaren egutegia, ebazpen honen eranskinean adierazitakoaren arabera.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura, biak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoak; Ikasketak Antolatzeko Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera; Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalera; Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora; eta Iruñeko, Tuterako, Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu bulegoetara.

4. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 9an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

2. mailako gako-gaitasunen probak egiteko bigarren deialdiaren egutegia. 2022. urtea

JARDUKETA

EGUNAK

Inskripzioa egiteko epea (ikastetxe berberetan eta lehen deialdiko prozedura berari jarraikiz)

Maiatzaren 25etik 27ra

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Maiatzaren 31

Erreklamazioak

2022ko maiatzaren
31tik ekainaren 2ra

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2022ko ekainaren 3a

2. mailako gako-gaitasunen probak: ariketak egitea

2022ko ekainaren 8a

2. mailako gako-gaitasunen proben behin-behineko emaitzak argitara ematea:

2022ko ekainaren 10a

Proben behin-behineko emaitzak erreklamatzeko epea:

2022ko ekainaren 11tik 13ra
(14:00ak arte)

2. mailako gako-gaitasunen proben behin betiko emaitzak argitara ematea:

2022ko ekainaren 14a

Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (inskripzioa egiten den ikastetxean jaso behar dira)

2022ko ekainaren 21etik aurrera

Iragarkiaren kodea: F2206707