99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98/2022 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022-2023 ikasturterako prozeduraren egutegia Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta baimendutako erakundeetan Lanbide Heziketako oinarrizko mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko.

Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen batean finkatu behar dira ikasturte bakoitzeko prozedura zehazten duten datak, halaxe xedatzen baita ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 3. apartatuan. Foru agindu horren bidez, arautu egin zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan ebazpen honen xede diren heziketa zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta baimendutako erakundeetan ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia onestea, Lanbide Heziketako oinarrizko mailako ikasketak egiteko 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.

2. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura; Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura; Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura; Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura; Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera; Eskolatze Bulegora; Orientazio Bulegora, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 5ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

2022-2023 ikasturteko onartze prozesuaren egutegia

Lanbide Heziketako oinarrizko mailako ikasketak

Inskripzioa egiteko epea.

LHKO OINARRIZKO MAILAKO IKASKETETAN INSKRIPZIOA EGITEKO EPEA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskribatzeko orriak aurkeztea)

Maiatzaren 26a

Ekainaren 3a

14:00ak arte

Azken eguna, inskripzioa egin duten ikasleen datuak EDUCA sisteman sartzeko (inskripzioa egiten den ikastetxeak)

Ekainaren 17a

Azken eguna, EDUCA sisteman “ERREP” zutabea betetzeko, “Ikastetxearen matrikula-aurreikuspena” izeneko atalean (inskripzioa egiten den ikastetxeak)

Ekainaren 23a

14:00ak arte

Onartze prozesuko urratsen egutegia

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Azken eguna, oinarrizko mailako Lanbide Heziketan inskribatzeko azken proposamena aurkezteko

Ekainaren 24a

14:00ak arte

Azken eguna, sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko

Ekainaren 24a

14:00ak arte

Azken eguna, bertaratze portzentajea frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko

Ekainaren 24a

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Ekainaren 24a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 28a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Ekainaren 28a

Ekainaren 30a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 1a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 4a

Uztailaren 11

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 13a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 14a

Uztailaren 18a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea

Uztailaren 20a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 21a

Uztailaren 22a

14:00ak arte

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Irailaren 7a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Irailaren 8a

Irailaren 9a

14:00ak arte

Azken eguna ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran inskribatu diren ikasleak sartzeko EDUCA sisteman (inskripzio ikastetxeak)

Irailaren 12a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 13a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 14a

Irailaren 15a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 16a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 19a

14:00ak arte

Iragarkiaren kodea: F2206517