99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-A-68

Eskaera, honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendu baten kontzesioarena:

Ezaugarriak:

Eskatzaileak: María Paz, Carmen, Miguel, María eta Irene María Agúndez Lería eta Beatriz, Cristina África, María del Carmen, María Lourdes eta María Isabel Agúndez Reigosa.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Hargunearen udalerria: Larraga (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: ETRS89, H30T, X: 595642, Y: 4712074.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,001 l/s.

Erabilera: ureztatzea.

Ura instalazio finkorik gabe bilduko da; ibaiaren ezkerreko ertzetik motoponpa batek hartuko du ura baratzez eta fruta-arbolaz osatutako 120 m²-ko eremua ureztatzeko, Larragako 2. poligonoko 2021. lurzatian. Eskatutako bolumena urteko 22 m³ da, eta apiriletik azarora bitarte hartuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es posta elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web orrian, esteka honetan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2206131