99. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko maiatzaren 10ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Garesen, 2022ko maiatzaren 11n.–Mankomunitateko burua, Gema Los Arcos Ansorena.

Iragarkiaren kodea: L2206913